Atzotik ekainaren 26a arte hegaztien soinuak eta musika klasikoaren arteko bat-egitea aurkezten duen erakusketa egongo da Gasteizko Ataria interpretazio-zentruan.
Iñaki Palacios musikari gasteiztarrak prestatutako erakusketan Gasteizko eraztun berdeko 50 hegazti mehatxatuen kantuak entzun daitezke txistua, pianoa edota arpa soinuekin nahasirik.
Erakusktaz gainera, maiatzaren 25, 26 eta 27an hegaztien kantuak grabatzen ikasteko tailer bat antolatu da. Bertan, halaber, jasotako grabazioak musikaren nahasten erakutsiko da.