Europan bisoi europarrak atzerakada nabarmena jasan du azken urteotan. Baina Nafarroan (eta badirudi Ebro ibaian zehar bizi direnen kasuan ere) populazioak hedatzen eta handitzen ari omen dira. Euskal Herrikoa Europako bi populazioetako bat da, eta Burgosen eta Sorian ere aurkitu izan dira.
Bisoi europarra iberiar penintsulan Tolosan aurkitu zen lehendabiziko aldiz, 1950. urtean. Geroztik makina bat ingurunetan bizi dela jakin izan da. Baina iberiar katamotzarekin batera Paleartikoko ugaztunik mehatxatuena izaten jarraitzen du, batez ere ibaietan luzaroan pilatutako kutsadurak eta larrua ekoizteko ameriketatik ekarritako bisoi amerikarraren konpetentziak eraginda.
Edonola, badirudi orain pixkanaka Iberiako populazioa indartzen ari dela (dagoeneko 1100 ale direla estimatzen da), eta populazio horren %64a Nafarroan dagoela estimatzen dute.