NASA Estatu Batuetako Espazio Agentziak Lurran burutzen den fotosintesia neurtzen du, besteak beste. Oraingoan 2007 eta 2011 urteen artean neurtutako balioekin fotosintesi-tasaren bideo bat egin dute. Bertan ondo ikus daiteke Lurreko zona desberdinen artean dagoen desberdintasuna eta bilakaera.
Landareek fotosintesia egiten dutenean argi infragorria igortzen dute. Gure begiek ezin dute argi hau antzeman, baina sateliteen bitartez neurtu daiteke. Halaber, argi "ikusezin" horri kolorea atxikiz gero gure begientzat ikusgai bihurtzen da. Bada, horrela eraiki dute NASAkoek Lurreko fotosintesiaren bideoa. Bideoaren fotograma bakoitza urteko egun bakoitzarekin osatuta dago, urtarrilaren 1ean hasi eta abenduaren 31ra bitartean.
Comments (1)
Xabier Lopez
reply