Armeria euscadiensis

Banaketa atlantikoa duten landareen artean, Armeria eder hau eremu mugatuenetako bat duena da. Izan ere, Bizkaia eta Gipuzkoako kostaldetan baino ez da azaltzen, Billano lurmuturretik Gorlizen, Higer lurmuturrera, Hondarribian. EAEko Espezie Mehatxatuen Zerrendan 'Kaltebera' bezala sailkaturik dago, izan ere, oso eskakizun ekologiko zehatzak ditu eta beraz, kostaldean egindako eraldaketek kalte handiak izan ditzakete bere populazioengan.

Armeria euscadiensis

Dibisioa
Magnoliophyta
Klasea
Magnoliopsida
Subklasea
Caryophyllidae
Ordena
Caryophyllales
Familia
Plumbaginaceae
Deskribatzailea
Donadille et Vivant
Estatusa
ne

Morfologia

Landare belarkar bizikor honek, 15-50 cm-ko altuera har dezake. Lurpeko oinarri sendoa du, eta horren puntan hosto-erroseta bat eratzen da. Hostorik gabeko zurtoin (gara deiturikoak) tenteen puntan lore-buruak sortzen dira.

Hostoak

Hostoak lantzeolatu estuak dira, 3 nerbio baino gehiago dituzte eta distiratsuak dira. Batzuetan zilioak dituzte nerbioetan eta ertzetan (horiek Armeria pubinervisekin erraz nahas daitezkeelarik). Hosto hauek 80-160 x 7-14 mm-ko tamaina dute, homomorfoak dira eta ertz mintzakara dute. Azpialdetik ziliatuak izan daitezke nerbioen inguruan.

Loreak

Loreok 5 petalo dituzte eta oinean bakarrik lotuta daude. Lore-buruek zorro basal luzea daukate, bai eta braktea berdez eratutako bildukin edo inbolukrua ere. Braktea horien diametroa 25 mm-tik gorakoa izan daiteke. Sarritan Armeria pubinervis kidearekin nahastu ohi da, baina azken horren inbolukruaren kanpoko brakteak barnekoak baino motzagoak dira.

Fruituak

Kalizaren oin gogortuan fruitua dago, ia indehiszentea da, eta oinetik irregularki apurtzen da.

Antzeko espezieak

Armeria pubinervis

Honen inbolukruaren kanpoko brakteak barnekoak baino motzagoak dira.

Banaketa

Banaketa atlantikoa duten landareen artean, Armeria eder honek eremu mugatuenetako bat duena da. Izan ere, Bizkaia eta Gipuzkoako kostaldetan baino ez da azaltzen (Urgul mendian deskribatu zen, hain zuzen ere). Bere mendebaldeko muga Billano lurmuturrean du, Gorlizen, eta ekialdekoa Higer lurmuturrean, Hondarribian.

Armeria euscadiensis Armeria euscadiensis

Habitatak



Habitat bereko espezie gehiago

Ekologia

Landare hau itsas-labar silizeotan hazten den belardiaren parte da. Lur hauek hareharri gogorretan aberatsak izaten dira baina landarea ez da gai itsas-zipriztinak iristen diren lekuan hazteko. Muga ekologiko hau dela eta, ez da Euskal Herriko Iparraldean gora edo Kantabrian zehar hedatzen.

Fenologia

Landarea martxoa eta uztaila bitartean loratzen da lehenengoz eta, berriz ere udazkenean, iraila eta urria bitartean.

Espezieen arteko elkarrekintzak

Garrantzitsua da landare honengan ahuntzen herbiborismoak duen eragina, baina lepidoptero gautarrena Armeria euscadiensisen haziengan. Stenotaphrum secundatum landareak, gainera, eskakizun ekologiko berdinak ditu eta lehiakortasun interespezifikoa sortzen da bien artean. Azkenik, kaio koloniek lurzoruaren nitrifikazioa dakarte eta landareari ezinezkoa egiten zaio baldintza horietan haztea.

Kontserbazioa

Mundu mailan interes handiko landarea da, bere banaketa-eremu txikia dela eta. EAEko Espezie Mehatxatuen Zerrendan 'Kaltebera' bezala sailkaturik dago, izan ere, oso eskakizun ekologiko zehatzak ditu eta beraz, kostaldean egindako eraldaketek kalte handiak izan ditzakete landare honen populazioengan. Landare honen banaketa eskualdeak 22 km2 hartzen dituela estimatu da eta guztira, 15 populazio eta 320.000-35000 ale daudela uste da.

Momentu hauetan biziraupenerako duen mugarik garrantzitsuena bere isolaketa da, baina Pasaiako superportuaren eraikitzeak kalte handiak eragingo lizkioke, Urgulen egin ziren obrek eragin ziotena beste. Azkenik, turistek ale hauek jasotzea debekatu beharko litzake, Gipuzkoako kostaldean landare honen banaketa eskualdean zehar nahikoa turistikoa den itsas-paseoa baitago.

Azkenik, Matxitxako lurmuturreko populazioak, Urdaibai Natura Parkearen barruan daude, eta beraz, nolabait ere babestuta. Berdina gertatzen da Uliako populazioekin, Uliako BGLaren barruan babestuta baitaude.

Egilea: | Sorrera: 2012/06/06 | Azken eguneraketa: 2014/09/08 | Bisita-kopurua: 2095 | Argazki nagusia: Amigos del botánico de Gijón

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...