Aster willkommii

Iberiar Penintsulako erdialdean eta ekialdean aurkitzen den endemismoa da, mendebaldeko mediterraneoko mendietan bakarrik hazten den landaretxoa. Euskal Herriari dagokionez, Araban eta Nafarroan bakarrik aurkitu da eta 'Bakana' bezala sailkaturik dago Espezie Mehatxatuen EAEko Katalogoan. Arrisku faktorerik handiena oso populazio txikiak eta banako gutxi izatea da, landare honen populazioak Euskal Herrian Arabako mendebaldera eta Nafarroako ekialdera mugaturik baitaude.

Aster willkommii

Dibisioa
Magnoliophyta
Klasea
Magnoliopsida
Subklasea
Asteridae
Ordena
Asterales
Familia
Asteraceae
Deskribatzailea
Schultz Bip.
Estatusa
ne

Morfologia

Landare iraunkorra dugu, pubeszentea, berde-hauskara kolorekoa. Oinarrialdean, hosto-erroseta bat garatzen du eta bertatik garatzen dira zurtoin tenteak, gehienetan adarkatu egiten direnak eta beraz, puntan kapitulu bat baino gehiago izango dutenak.

Hostoak

Hostoak oblongoak edo espatulatuak dira eta peziolo aldean zapaldu egiten dira. Nerbio bakarrekoak dira, zertxobait guruintsuak.

Loreak

Loreak, kapitulu motako infloreszentziatan batzen dira. Kapitulu hauek 35-40 mm-ko diametroa dute eta kapitulu batarra garatzen da zurtoinen puntan. Inbolukruaren brakteak bi hilera berdinetan kokatzen dira, barnealdeko brakteak, kanpoaldekoak baina luzeagoak direlarik.

Errezeptakulua laua da edo ganbila eta honen gainean loreak kokatzen dira: kanpoaldean ligulatuak (emeak edo antzuak) kokatzen dira, more-urdin koloreko 20-40 lore; barrualdean haldiz tubularrak (hermafroditak) eta hori kolorekoak.

Fruituak

Fruitua akenio oblongo bat da, zertxobait konprimaturik egoten dena. Ilez eratutako kardilauna izaten du, bat edo bi hileratan kokatzen direnak, 6 mm-rainokoak eta hori kolorekoak.

Antzeko espezieak

Aster alpinus
Aster alpinus

Aster willkommiiren loreak kapitulu motako infloreszentziatan batzen dira. Kapitulu bakoitza tamaina oso desberdinetako bi braktea hilerek babesten dute. Barnealdeko brakteak, kanpoaldekoak baina luzeagoak dira. Gainera, Aster willkommiiren zurtoinak adarkatu egiten dira.

Banaketa

Iberiar Penintsulako erdialdean eta ekialdean aurkitzen den endemismoa da, mendebaldeko mediterraneoko mendietan bakarrik hazten den landare taldekoa. Euskal Herriari dagokionez, Araban eta Nafarroan bakarrik aurkitu da: Araban mendebaldeko (Boveda eta Artzena) eta hegoaldeko (Toloño-Kantabria) mendilerroetan, 600-1200 metro altueran; eta Nafarroan Esan, Nabaskozen, Sansoainen, Erromantzatuan, Aoizen, Leozen eta Orbaizen.

Aster willkommii Aster willkommii

Habitatak



Habitat bereko espezie gehiago

Ekologia

Haizea dabilen gailurretan, larre harritsuetan eta harkaitzetako arrailetan hazten da landarea, beti kareharrizko lurrean.

Fenologia

Uda betean loratzen da, ekainetik irailera bitartean, eta fruituak udazkenaren hasieran heltzen dira.

Espezieen arteko elkarrekintzak

Aster alpinus landarearekin hibridatu egiten da Aster alpinus x Aster willkommii hibridoa emanez.

Kontserbazioa

Landare hau 'Bakana' bezala sailkaturik dago Espezie Mehatxatuen EAEko Katalogoan. Arrisku faktorerik handiena oso populazio txikiak eta banako gutxi izatea da, landare honen populazioak Euskal Herrian Arabako mendebaldera eta Nafarroako ekialdera mugaturik baitaude. Mendizale askok gainera, landarearen lore ederrak hartu eta lore-sorta txikiak egiten dituzte, ez dakitelako zein arriskutsua den hori landarearentzat.

Egilea: | Sorrera: 2012/06/07 | Azken eguneraketa: 2014/09/08 | Bisita-kopurua: 1563 | Argazki nagusia: José Vicente Ferrández

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...