Zuhandorra
Cornus sanguinea

Udazkenean bereziki nabarmena den zuhaixka txikia dugu Cornus sanguinea, honen hostoak erortzean dituen adar gorri deigarriak airean geratzen baitira. Hostoek azpialdean erraz ikus daitezkeen 3-5 nerbio pare dituzte, paraleloki kokatuak daudenak. Basoetako sastrakadietan eta belardien arteko heskaietan aurkitu dezakegu. Europa eta Asia osoan zehar zabaldua dago, eta Euskal Herrian oso arrunta da.

Cornus sanguinea

Dibisioa
Magnoliophyta
Klasea
Magnoliopsida
Subklasea
Ordena
Cornales
Familia
Cornaceae
Deskribatzailea
Linnaeus
Estatusa
ne

Morfologia

Hosto erorkorreko eta tamaina txikiko zuhaixka da, fanerofitoa, 1,5-5 m bitarteko altuera duena. Zurtoin zuzena du, adarrak aurkakoak dira, gaztetan gorrixkak eta pubeszenteak direnak.

Hostoak

Hostoak bakunak eta obalatu-eliptiko formakoak dira, oposatuki kokatuak. Kolore berdekoak dira gainaldean, azpialdea ordea, zurbilagoa eta ilaunduna da. Hostoak ere aurkakoak dira, ertz osokoak, puntarantz okertuak eta oin biribildudunak, peziolo luzearekin. 2,5-9 x 1,5-5,5 cm-ko neurria dute, azpialdean paraleloki kokatuak dauden 3-5 nerbio pare oso nabarmenekin.

Loreak

Loreak hermafroditak eta zigomorfoak dira, kolore zurikoak. Braktea gabeko muturreko korinboetan biltzen dira, bi adar begetatiboen azpian geratuz. Kaliza, bat eginda dauden 4 sepaloz dago osatua, 1,2-2 mm-ko hodi pubeszente sortuz. Hodi honen muturra 4 hortzez amaitzen da. Korola, 3,5-5,5 mm-ko 4 petalo zuriz dago osatua, oblongo-lantzeolatuak eta luzeak direnak. Azken hauen artean txertatuta dauden 4 estamine motzek osatzen dute androzeoa, 1,5-2 mm antera dutenak eta kolore zuria dutenak. Kalizeko hodiari lotua aurkitzen da behe ginezeoa, bilokularra eta nektar diskoduna. Bertatik estiloa ateratzen da, estigma zabala duena.

Fruituak

Fruitua drupa esferikoa da, 5-8 mm-koa, heldutasunean beltz-urdinxka kolorea duena. Kalizaz koroatua dago fruitu iletsu hau. Ia barnealde osoa betetzen duen 3 mm-ko hezur bakarra du, bi haziz osatua dagoena.

Banaketa

Europan banaketa zabala du, iparraldean 60º latitudera arte. Iberiar Penintsula osoan aurkitu dezakegu, hego-mendebaldean eta hego-ekialdean izan ezik.

Euskal Herrian ia lurralde osoan arrunta da, soilik mendi garainenetan falta da. Erraz aurkitu daiteke hegoaldeko muturrean ibarbasoetan eta baratza ureztatuen ertzetan, bertan babesten baita.

 

Cornus sanguinea Cornus sanguinea

Habitatak



Habitat bereko espezie gehiago

Alnus cordata
Haltz italiarra
Laurus nobilis
Erramua
Juglans nigra
Intxaurrondo beltza
Berula erecta
Berula tentea
Salix alba
Zume zuria
Cedrus atlantica
Atlaseko zedroa


Ekologia

Baso soilune eta ertzetan hazten da, baita baso gabeko guneetan eta heskaietan ere. Bereziki gune argitsu eta hezeetan aurkitzen da, hala ere itzala jasaten du. Baseetan aberatsak diren lurzoruak behar ditu, 5,5-8 bitarteko pH baliokoak (alkalinitatearen adierazlea), eta oso ongarrituak ez dauenak. Altitude batetik aurrera ez dugu ikusiko

Fenologia

Polinizazioa entomofilia bidez ematen da eta hazi eta estoloi bidez barreiatzen da. Maiatza eta ekainean loratzen da, zenbait urtetan udazkenean berriz loratzen da.

Erabilerak

Egurra zuria, leuna eta gogorra denez, lanabes desberdinen kirtenak egiteko erabiltzen da. Adar gazteak saskigintzan erabiliak dira, sutarako ere ona da eta azala tintagai gisa erabili ohi da. Azala sentikorra duten pertsonengan hostoek narritadurak sor ditzakete, eta fruitua idorgarria da.

Espezieen arteko elkarrekintzak

Hostoak hainbat animalien elikagai dira, hala nola Coleophora anatipennella lepidopteroarena. Ugaztun eta hegaztiei zuhaixka honen drupa oso erakargarri zaie, gizakiak landatutako fruita-arbolak baino gustokoago dute. Hau dela eta, baratza inguruetan landatu ohi da kalteak murrizteko asmotan, eta modu berean intsektuen harrapari diren hegaztiak erakartzen ditu.

Rhamno-Prunetea subklaseko (Querco-Fagetea Klasea) komunitatearean bereizgarri da, baso aurreko eta zuhaixka-erako formazioak barne hatzen dituena. Subklase honetan C. sanguinea espeziarekin batera, Crataegus monogyna, Clematis vitalba, Ligustrum lucidum, Malus sylvestris, Prunus padus, Prunus spinosa, Rubus idaeus, Rubus ulmifolius, Salix caprea, Tamus communis eta Viburnum lantana aurkitzen dira.

Kontserbazioa

Ez du kontserbazio berezirik.

Esteka interesgarriak

Egilea: | Sorrera: 2014/03/14 | Azken eguneraketa: 2014/10/24 | Bisita-kopurua: 1517 | Argazki nagusia: Frank Vincentz

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...