Hegoaldeko elorri zuria
Crataegus laevigata

8 metrorarteko altuera lor dezaken zuhaixka da. Adarkadura maila handikoa eta arantzatsua. Hostoak gingildunak diren arren, antzekoa den elorri txuriarenak bezain markatuak ez dira. Korinbo erako infloreszentzitan antolatzen diren lore txuriak dituzte bi edo hiru estilorekin eta bertatik bi-hiru hezur dituen fruitu gorri eta mamitsuak eratzen dira. Jatorriz, Europa ekialdekoa den espeziea da hau, eta Euskal Herriko  erdialdeko bailara zein mendietan topatzen da, baso ertz zein baso sekundario eta hesi bizietan.

Crataegus laevigata

Dibisioa
Mognoliophyta
Klasea
Magnoliopsida
Subklasea
Ordena
Rosales
Familia
Rosaceae
Deskribatzailea
(Poiret)DC.
Estatusa
ne

Morfologia

6-8 metrotako altuera lor dezakeen zuhaixka bat da. Adarkadura maila handikoa da eta genero horretan ohikoa den bezela, arantzak (6-15 mm-takoak) agertzen dira adarretan zehar. Adarrak arre tonalitateak hartzen dituzte, batik bat gaztetan, eta iletxo gutxi izan ohi dituzte.

Hostoak

Hostoak erorkorrak dira, bakunak eta peziolodunak (6-10 mm-takoak) eta estipula akuminatu eta zerratuak aurkezten dituzte. 2-6 cm bitarteko luzera eta 2-5 cm-ko zabalera lortzen dute hostoek eta forma obalatukoak dira. Larrukarak dira eta 3-5 gingil aurkezten dituzte, gingil hauek oso sakonak ez badira ere, puntan pixka bat markatzen dira eta ertz zerratua dute.

Loreak

Loreak korinbo erako infloreszentzitan 5-10naka antolatzen dira. Hori dela eta, denak maila berdinean kokatzen dira eta berrienak erdialdean haztzen dira, zaharrenak kanpoan geratuz. Pedunkulua eta hipantoa ilegabeak dira eta sepaloa triangeluarra. Bost petalo txuriz osatutako loreetan, antera gorriak eta 2-3 estilo biltzen dira. 

Fruituak

Gorri eta mamitxuak dira. Hala ere, mamiaren izaera hirinkara eta zapore eza dela eta, balio gutxikoa da gizakiarentzat. 2-3 hezurtxo izaten dituzte.

Antzeko espezieak

Crataegus monogyna
Crataegus monogyna

Genero bereko bi espezie hauek oso antzekoak badira ere, C. laevigataren hostoetako gingilak ez dira horren sakonak ezta punta markatukoak ere. Bestalde, azken honen loreek bi hiru estilo aurkezten dituzte C. monogynarenak bat duen bitartean. Eta azkenik, fruitu gorriak berdinak badirudite ere, C. laevigatarenak bi-hiru hezur ditu eta C. monogynarenak bat.

Banaketa

Euskal Herrian soilik erdialdeko mendi eta bailaretan aurkitzen da pagadi eta hariztien mugak markatzen. Ekialdeko Europan du jatorria eta Europa ekialde eta Asiako mendebaldean aurkitzen da. Frantziako iparraldetik eta Alemaniatik edatzen da eta Suitzako iparraldera ailegatzen dira ale bakan batzuk.

Crataegus laevigata Crataegus laevigata

Habitatak



Habitat bereko espezie gehiago

Barlia robertiana
Orkidea erraldoia
Erica scoparia
Erratz-txilarra
Ligustrum vulgare
Arbustu arrunta, Karraskiloa
Viburnum opulus
Gaukarra, Andorra
Corylus avellana
Hurritza
Cornus sanguinea
Zuhandorra


Ekologia

Eguzkia gustoko du eta lurzoru buztintxu zein kalkareoetan haz daiteke. Gatza ez du gehiegi gustoko.

Fenologia

Apirila eta maiatzean loratzen da eta fruituak abuztutik urrirarte agertzen dira.

Erabilerak

Giza ikuspuntutik elikagai bezala baliogabea da, hala ere jardinetan estetikoki nolabaiteko garrantzia jaso duen zuhaixka bat da. Bonsai bezela arrakasta handia lortu du inaiusketa ugari jasateko gai delako. Jardinetan bere lore eta fruituen edertasunagatik landatu egiten da.

Espezieen arteko elkarrekintzak

Querco-Fagetea klasea osatzen du eta Rhamno catharticae-Prunetea spinosae  formazioari dagokio, hots, europa osoko arantzadiak osatzen duen formazioa. Nahiz eta formazioaren espezie nagusia ez izan, oso garrantzitsua da genero berekoa den Crataegus monogyna-rekin sortzen duen elkarteagatik. Bi espezien hauek batera sortzen duten elkartea endemikoa da eta soilik Euskal Herrian topatzen da.

Cornus sanguinea, Prunus spinosa, Prunus padus, Malus sylvestris, Ligustrus lucidum, Rubus ulmifolius, Salix caprea, Tamus communis eta Viburnum lantala bezalako espeziekin agertzen dira ere.

Kontserbazioa

IUCN-n arrisku gabeko espezie bezela katalogatuta dago.

Esteka interesgarriak


Esteka interesgarriak

Egilea: | Sorrera: 2012/11/13 | Azken eguneraketa: 2014/01/02 | Bisita-kopurua: 1729 | Argazki nagusia: http://www.fourlangwebprogram.com

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...