Otsalizarra
Sorbus aucuparia

Erabilera ugari eman zaizkio zuhaitz honi: bere fruituak, esaterako, txoriak ehizatzeko erabili izan dira, eta, hortik aucuparia izena (aucupor: txoriak ehizatu); apaingarritzat ere landatu izan da bere edertasunagatik. Ia Europa osoan hedatuta dago, eta baita Asia iparraldean ere. Euskal Herrian, eragin atlantikoko gunean aurkitzen da, eta, hegoalderantz joan ahala urrituz doa, klima mediterraneo nabarmeneko gunetan desagertu arte.

Sorbus aucuparia

Dibisioa
Magnoliophyta
Klasea
Magnoliopsida
Subklasea
Rosidae
Ordena
Rosales
Familia
Rosaceae
Deskribatzailea
L.
Estatusa
ne

Morfologia

15 m-ra iritsi daiteke baina normalean 10 m azpitik izaten ditu. Enborra azal leunekoa du, adinarekin pitzatu egiten dena eta grisa, eta, adaburua nahiko oboidea du. Adar gazteak iletsuak eta lentizela ugaridunak. Begiak ilaundunak dira, eta, apur bat likatsuak edo ez likatsuak.

Hostoak

Konposatuak, inparipinatuak eta 5 - 8 foliolo-paredunak. Folioloak dira luzangak, ertzean zerratuak, gainaldean berde mateak eta azpialdean argiagoak. 

Loreak

Muturreko korinbotan kokatuta, oso usaintsuak, petalo zurikoak, eta 3 - 4 estilo tentedunak. Errezeptakulua ilupaduna da, kaliza 5 sepaloz osatua eta korola 5 petaloz osatua. 

Fruituak

Baia itxurako pomoa da, azal gorri leunduan eta zapore mikatzekoa. 4 - 8 mm artekoa izaten da.

Antzeko espezieak

Sorbus domestica
Sorbus domestica

Honen begiak glabroak eta likatsuak dira eta, S. domestica-renak ilaundunak eta ez likatsuak. Fruituak handiagoak ditu honek (2 - 3 cm). Fruituak heltzean gozoak ditu honek eta mikatzak S. aucuparia-k. Heldua denean zuhaitz handiagoa da hau S. aucuparia baino.

Banaketa

Europa ia osoan -oso hegoaldean kenduta- eta Asia iparraldean eta mendebaldean banatuta dago, zenbait subespezietan dibertsifikatuta. Bere banaketaren hegoaldeko mugan altitude handietara mugatuta dago. Euskal Herrian eragin atlantikoko aldean aurkitzen da, hegoalderantz urrituz doa, klima nabarmen mediterraneoko gunetan desagertu arte.

Sorbus aucuparia Sorbus aucuparia

Habitatak



Habitat bereko espezie gehiago

Sorbus aria
Hostazuria
Betula pendula
Urki dilindaria
Alnus cordata
Haltz italiarra
Basagurbea
Erica vagans
Txilar burusoila
Calluna vulgaris
Ainar arrunta


Ekologia

Pagadi, harizti, urkidi eta beste hainba hostoerorkorren basotan, bakarka edo talde txikitan; edo baita klima hezeko arkaiztietara igota ere. Lurzoru silizeotan hobeto hazten da eta 600 - 2.300 m arteko altitudetan aurkitzen da.

Fenologia

Maiatzetik ekainera loratzen da eta, fruituak iraila eta urrian heltzen dira. 

Erabilerak

Apaingarritzat landatu izan da.

Bere fruituak txoriak ehizatzeko erabili izan dira, eta, baita mermeladak eta pattarrak egiteko ere.

Egurra, bere gogortasunagatik, marruskadura handia jasan behar duten piezak egiteko erabili da.

Azalak eta hostoek tanino ugari dituzte eta, larruak ontzeko erabili izan dira.

Azala astringentea da eta, diarreak eta baginako infekzioak tratatzeko erabiltzen da. Haziek glukosido zianogenikoak dituzte eta urarekin kontaktuan azido prusikoa sortzen dute, oso toxikoa; dosi txikitan arnas aparatuaren estimulazioa eragiten du, baina, dosiz pasaz gero, arnasketa eragotzi eta heriotza eragin dezake. Fruitua diuretikoa, libragarria eta emenagogoa (emakumeen hilerokoa errazten du) da eta, infusiotan hartzen dira hileroko mingarrientzat, hotzeriarentzat eta giltzurrunetako gaitzentzat.

Espezieen arteko elkarrekintzak

Fruituek zuhaitzean irauten dute neguaren zati handi batean, multzo ikusgarrietan, eta, hegazti fruitujaleen neguko elikadurarako oso espezie garrantzitsua da.

Kontserbazioa

IUCN erakundeak ez du espezie honen egoera aztertu, baina 2011eko azaroaren 14an Ingurugiroko Ministeritzak argitaratutako 'Análisis de impactos y vulnerabilidad de la flora y vegetación españolas ante el cambio climático' txostenean, MFE-ko (Mapa Forestal Español) espezie zaurgarri bezala izendatuta dago, B kategoriaren barruan (oso altua).

Esteka interesgarriak

Egilea: | Sorrera: 2011/11/26 | Azken eguneraketa: 2014/09/27 | Bisita-kopurua: 2060 | Argazki nagusia: Alexander Schimmeck

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...