Berbena
Verbena officinalis

Berbena Euskal Herrian oso ezaguna den landarea da. Bere konposatu aktiboak direla eta, oso sendabelar erabili izan da, batez ere, gorputzeko mukiak kentzeko, arrautzen zuringoarekin egiten den tortil moduko kataplasma. 

Verbena officinalis

Dibisioa
Magnoliophyta
Klasea
Magnoliopsida
Subklasea
Ordena
Lamiales
Familia
Verbenaceae
Deskribatzailea
L.
Estatusa
lc

Morfologia

Landarehauek hemikriptofitoa dira, hau da, garai desfaboragarrian ez dira guztiz desagertzen, lurrazpian errizoma eta lurrazalean zati txiki bat geratzen dira. Zurtoina 30-60 cm -koa izaten dute, nahiko gogorra eta lamiazeoetan ohikoa den sekzio laukiarra dute. Gainera, longitudinalki saihets moduko batzuk izaten dituzte eta zurtoin guztian zehar ile motz eta tenteak izaten dituzte.

 

Hostoak

Hostoak oposatu dekusatuki kokatzen dira zurtoinean, hau da, adabegi bakoitzetik ateratzen diren hostoak kontrako aldean kokaturik daude baina adabegi batetik bestera 90º -ko bira ematen dute. Hosto guztiak iletsuak dira eta orokorrean forma lantzeolatua esaten den arren, goiko eta behekoen artean  desberdintasunak ikusten dira. Behealdekoak 4-6 x 2-4 cm arteko hosto peziolodunak izaten dira, zeinak nahiko segmentatuta egoten dira, ertz horzdunetatik  pinatifidoetara pasaz. Goialdekoak aldiz, txikiagoak eta sesilak izaten dira eta ertza nahiko osoa izaten dute.

Loreak

Infloreszentziak 10-25 cm -ko brakteadun galburuak izaten dira. Galburu hoiek pedunkulu luzeen amaieran kokatzen dira eta bakarka zein panikula laxoak osatuz ager daitezke. Brakteak ziliatuak eta akuminatuak izaten dira. Kalizak ia guztiz lotutako 5 sepalok osatzen dituzte, bukaera 5 hortz agertzen direlarik. Korolak lila koloreko 5 petalok osatzen dituzte,  eta kalizaren luzera bikoitza izaten dute. Korolek inbutu forma hartzen dute baina bukaera 5 gingil bereizten dira. Androzeoek 4 estamin dituzte kolore berdeko anterekin. Ginezeoek obulutegi bakarra dute eta ondorioz estilo bakarra,  baina 4 barrunbez osatuta daude. 

Fruituak

Fruituak lau nukula arre-gorrixkatan banatzen diren fruitu lehorrak dira. Nukula bakoitza 1.5-2 mm -koa izaten da eta 4-5 saihets longitudinal dituzte. 

 

Banaketa

Espezie honek nahiko banaketa kosmopolita du, nahiz eta jatorri Europarra ieduki, izan ere, Ipar Amerikan, Asian eta Afrikako zenbait lekutan ere nahiko naturalizatuta dago.  Iberiar penintsulan eta  Euskal herri osoan aurki daitekezke, Europan aldiz 54º N arte agertzen da, hotz handiak ez baititu ondo jasaten.

Verbena officinalis Verbena officinalis

Habitatak



Habitat bereko espezie gehiago

Crataegus monogyna
Iparraldeko elorri zuria
Ficus carica
Pikondoa
Crataegus laevigata
Hegoaldeko elorri zuria
Acer platanoides
Astigar zorrotza
Acer negundo
Negundo astigarra
Juglans regia
Intxaurrondoa
Betula pendula
Urki dilindaria
Ligustrum vulgare
Arbustu arrunta, Karraskiloa


Ekologia

Bide-ertz, larre zapaldu, ezponda edo zabortegietan hazten dira, hau da, eremu nitrogenatu eta hezeetan, itsas-mailatik 1600 m -ko altuera arte.  Itzala  eta tenperatura oso altua edo baxuak ez dituzte ondo jasatan.  Oro har, lurzoru limotsu, sakon eta alkalinotan agertzen dira, pH 5.5-8 bitartekoetan, hau da, nutriente basikotan aberatsak diren lurretan, beraz, alkalinitatearen indikatzaile bezala hartu daitezke.

Fenologia

Loraketa ekainetik irailera izaten da.

Erabilerak

Landare hauek oso erraz topatzen direnez, sendabelar oso erabilia da. Dituen propietateak direla eta, infusio edo kataplasma moduan erabili daiteke, burukomin edo tripako minen aurka.

Espezieen arteko elkarrekintzak

Artemisia absinthium, Cirsium vulgare, Malva sylvestris, Rumex conglomeratus, Rumex pulcher, Silybium marianum eta Urtica dioica espezieekin batera agertzen da. 

Esteka interesgarriak

Egilea: | Sorrera: 2013/11/28 | Azken eguneraketa: 2014/01/01 | Bisita-kopurua: 1714 | Argazki nagusia: Professor Summer´s Web Garden

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...