Onddoak

Macrolepiota mastoidea
Galanperna puntaduna

Tamaina handiko onddo hau, generokidea den Macrolepiota procera baino ezezagunagoa da. Bi espezie hauek bilatuak dira onddo-biltzaileengatik bere zapore eta usain atseginak direla eta.  Macrolepiota mastoidea onddoak kolore ilunagoko ezkata konzentrikoak ditu krema koloredun kutikularen gainean. Hanka luze eta zuntzakara dauka, hau, barrutik hutsik egoten da. Belardienetan aurkitzen da udazkenean zehar.

Argazkia: Aranzadi
Macrolepiota mastoidea

Artikuluari buruz
Egilea:
Sorrera: 2014/03/05
Azken eguneraketa: 2014/03/19
Bisita-kopurua: 1541

Motzean
Taxonomia
Dibisioa: Basidiomycota
Klasea: Agaricomycetes
Ordena: Agaricales
Familia: Agaricaceae
Deskribatzailea: (Fr.: Fr.) Singer
Sinonimoak
Agaricus mastoideus
Lepiota mastoide
Leucocoprinus mastoideus
Macrolepiota rickenii
Ekologia
Saprobio humikola
Jateko balioa
Jangarria
Perretxiko-garaia
Perretxikorik ez
Perretxikoak bai

Makromorfologia

Pileoa

Alea gaztea denean, onddo honen txapela  konikoa da, heltzen doan heinean irekitzen joaten da. Hasieran kanpai formakoa izanik eta ale heldu zein zaharretan guztiz irekia. Garapen osoan zehar erdialdeko punta, hots, mameloia nabarmen mantentzen da. Generokideak bezala tamaina handiko espeziea da honako hau, 7-12 cm-ko diametroko pileoa izaten baitu. Ale gazteen kolorea okrea baldin bada ere zahartzen doazenean hau argitu egiten  da, krema kolorerantz. Mameloiak kolore okrea mantentzen du.  Pileoan zehar tamaina handiko ezkatak dauzka, ertzaren inguruan ezkaten arteko distantzia handituz. Ertza erregularra da, ale gaztetan kutikularen hondarrak egon daitezke.

Estipea

Onddo espezie honek kolore okreko hanka luzea dauka, 15 cm-tara irits daitekeena. Bertan kolore ilunagoko ezkatak azaltzen dira. Estipearen azpialdea erraboilatua izaten da, txapelera gerturatzerakoan findu egiten dena. Hanka zuntzakara  barrutik hutsa egoten da. Onddo espezie honek kolore zuriko eraztun sinplea dauka.

Orriak

Himenoforo laminarra. Lamina hauek askeak dira, bata bestearekiko nahiko  estuki kokatzen dira. Koloreari dagokionez zuriak dira, nahiz eta ale zaharretan krema kolorekoa izan.

Mamia

Kolore zurixkako mamia nahiko trinkoa da. Pileoan fina eta estipean gogorra eta haritsua.  Usain fungiko atsegina dauka eta zapore gozoa.


Mikromorfologia

Esporak

Espora elipsoidalak 12-15 x 7,5-9 µm-takoak. Esporada zuria izaten delarik.


Ekologia

Habitata

Larre zein belardietan aurki daitekeen espeziea da honako hau. Inoiz basoetako garbi-guneetan, beti ere belarrez inguratua. Talde txikitan hazten den espeziea da. Nahiko ugaria bada ere, Galanperna baino urriagoa da.


Habitat bereko espezie batzuk:
Elurbola
Agaricus arvensis
Astaputz perladuna
Lycoperdon perlatum
Susa
Calocybe gambosa
Urbeltz gorritzailea
Coprinopsis atramentaria
Etsai eztena
Phallus impudicus


Perretxiko-garaia

Udazkenean azaltzen den espeziea da honako hau.

Jateko balioa

Onddo hau jangarri on bezala dago sailkatuta.  Usain eta zapore atseginak dituenez espezie preziatua da onddo-biltzaileen artean.

Antzeko espezieak
Macrolepiota procera

Bi espezie jangarri hauek errez nahastu daitezke. Bi dira morfologikoki bereiztea baimentzen dituzten ezaugarri nagusiak. Lehenak tamainari egiten dio erreferentzia M. mastoidea, M. procera baino txikiagoa baita.  Bestea, pileoak duen mameloia da, lehen onddoan karakteristikoa baita eta bigarrenak ez dauka. 

Galanperna ( Macrolepiota procera )

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...