Urtero bezala, EuskalNatura Elkarteak biologia eta ingurugiro zientzietako ikasleentzako bost eguneko mendi-irteera antolatu du. Aurtengo ibilbidea Baztango bailaran zehar egingo da. Asteazkenean Izpegiko lepoan hasiko dute ibilbidea, eta Urdazubiko lezeetan amaitu igandean. Bidean, Itxusiko Harrietako paisaiaz eta hegaztiez, Xorroxineko landarediaz eta errekez, Zugarramurdiko geologiaz eta kondairez... gozatzeko aukera izango dute; beti ere, lagun artean eta euskaraz!