Ekainak 3an, igandea, Bardeetako tiro-poligonoaren kontrako 25. martxa egingo da. Urtero bezala, Bardeetako Biosferaren Erreserban egiten diren praktika militarrak bertan behera gelditu daitezela eskatuko dute berriro ere.
Garapen jasangarria lortzeko asmoz UNESCO Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundeak munduko habitat desberdinen ordezkariak aukeratzen ditu, Biosferaren Erreserbak alegia. Eremu hauek gizakiaren eta naturaren arteko erlazio orekatu bat mantentzeko asmoz izendatzen dira, eta Espainiako Ondare Naturalaren eta Biodibertsitatearen 42/2007 legeak aintzat hartzen ditu.
Bada, Bardeetako Biosferaren Erreserba besteak beste bertan pausatzen diren hegaztien kontserbaziorako izendatu zen. Baina Bardeetan tiro-poligono bat dago, eta bertan bombak botatzen dituzte sarri. Argi dago, beraz, gizakiaren eta naturaren arteko erlazio orekatu hori ezerezean geratzen dela ingurune honetan. Eta hori salatzeko antolatu dute martxa enegarren aldiz.
Ibilaldia 11.30ak aldera hasiko da, Bardeetako Los Aguilares informazio-zentruan