Nafar Gobernuak Bardeetan 120 metrotako 58 haize-errota jartzeko bidea erraztu du egitasmoa Udalaz Gaineko Eragineko Proiektua (PSIS) izendatu baitu. Haize-errotak bardeetako Hegaztientzako Gune Garrantzitsuaren barruan jarriko dira, Eguaras-Peñarroya eta Bardeak Babes Bereziko Eremuen (BBE) baitan.
Europako babesak ezer gutxirako balio duela argi geratu da lehenago ere (Alduideko BBE-ko harrobiarekin, adibidez). Izan ere, Nafar Gobernuak Udalaz Gaineko Eragineko Proiektua (PSIS) izendatzen baldin badu egitasmoa interes berezikoa izatera igarotzen da. Eta orduan gutxirako (ezertarako ere ez) balio du inpaktuaren baioespena egitea. Izan ere, PSIS izendatutako proiektu bat ez dago inpaktuaren balioespen txostenak agindutakoa betetzera behartuta.