Albisteak

Enara erradioaktiboak

2012/06/23

Iruzkinik ez
bisita

Erresuma Batuko Ingurumen Agentziak erradioaktibitatea izaki bizidunengan barreiatzen dela berretsi du Sellafieldeko zentral nuklearraren inguruan bizi diren enarak aztertuta. Honakoan, gainera, hedaketa uste zena baino indartsuagoa dela ikusi dute.


Enara erradioaktiboak
Argazkia: Marta Domínguez Garrido

Erradioaktibitateak hedatzeko gaitasuna duela gauza ezaguna da. Hori argi utzi zuten Chernobyl eta Fukushimako hondamendiek, eztandak gertatu eta gero sortutako hodeiaren baitan erradioaktibitatea bidaian baizihoan. Orain dela gutxi, gainera, atun gorriek Fukishima inguruko uretako erradioaktibitatea jaso zutela ikusi da, eta haien migrazio-bidaiekin batera erradioaktibitatea beste itsasertz batzuetara iritsi dela.

Oraingo honetan, ordea, ondorio kezkagarriago batera iritsi dira. Izan ere, Erresuma Batuko Ingurumen Agentziaren arabera ez da beharrezkoa istripu edo eztandarik gertatzea erradioaktibitatea hedatzeko. Eta hori Sellafieldeko zentral nuklearraren inguruan bizi diren enarak aztertuta jakin dute. Enara hauek ur erradioaktiboa biltegiratzen den tankeetatik gertu hegan egiten duten eltxoak jaten dituzte. Tanke horietatik gertu hegan egiteagatik erradioaktibitatea jaso duten intsektuak.

Orain enarek migrazioari ekingo diote. Eta horrekin batera erradioaktibitatea zabalduko dute. Egia esan, ziurrenik erradioaktibitatea aspalditik zabalduko zuten, zentrak nuklearrak jartzen hasi zirenetik. Orain badakigu, eta ez dago iada nuklearren kontrako argudio-zerrendari gehitutako azken honen aurrean begiak ixterik.

Iturria: Ecoticias.com

Estekak

http://www.corecumbria.co.uk/
http://sociedad.elpais.com/sociedad/

Leave a comment

Please login to leave a comment.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...