Atzo, abenduaren 16an goizean pagadi babestuaren alde eta MAGNA S.A. enpresak bertan harrobi bat egiteko duen asmoaren kontra Zilbetiko pagoetan margotutako Gernika margolana pintura-espraiez saboteatua agertu zen. Hori baino lehen, margolana aurkeztu zenetik, seinaleak, argibide-panelak eta bisitariei informazioa helarazteko jarritako elementuak desagertzen joan dira.
Zilbetiko Antzeri pagadian Gernika margotzearena ingurune babestu batean harrobia jartzeko duten asmoa salatzeko ekimena izan zen. Orain agerian geratu da aldarriak ezinegona sortzen ziela bati baino gehiagori azkenaldian jende andana ari baitzen bertara hurbiltzen.
Informazio gehiago: "Picassoren Gernikak Zilbetiko basoa hartu du" (Euskalnatura-albistea)