Albisteak

Errausketarako atea parez pare irekita
Gobernuak Portlanden hondakinak erretzea interes berezikoa deklaratu du

2012/07/08

Iruzkinik ez
bisita

Nafar Gobernuak Olaztiko (Nafarroa) Portland-Valderrivas enpresan hondakinak erraustea Udalaz Gaineko Eragineko Proiektua (PSIS) izendatu berri du. Orain enpresak Ingurumen Baimen Bateratu berria besterik ez du behar.

 


Errausketarako atea parez pare irekita
Olaztiko Portland-Valderrivas lantegia | Iturria: J. Bergasa

Iruñerriko zabortegia aspalditik goia jotzen ari da, eta hondakinei irtenbideren bat bilatzeko estrategiak bilatzen ari dira geroztik. Testuinguru horretan egin zion Olaztiko Portland-Valderrivas enpresak Nafar Gobernuari haien labeetan hondakinak errausteko eskaintza. Modu horretan erregai kantitate bat erosi beharra aurrezten du enpresak eta, gainera, hondakinekin arduratzeagatik dirulaguntza jasoko luke. Une hartan herritar ugari, Olazti ingurukoak bai eta Nafarroa, Araba eta Gipuzkoako leku askotakoak, proiektuari ezetza adierazteko elkartu ziren. Eskaintza egin zenetik bazirudien egitasmoa bazter batean zokoratua zegoela, ez baitzen horri buruz gauza handiegirik aipatzen, baina azkenaldian azalera ateratzen ari da isilpean enpresaren eta gobernuaren artean akordioak egon direla.

Azken pausu hau Olaztiko udalari (errausketaren kontrakoa) proiektuari buruz daukan eskumena indargabetzeko beharrezko hitzarmena da, aurrerantzean erabakiak gobernuak berak hartuko baititu. Halere, enpresak Ingurumen Baimen Bateratuaren aldaketa eskatu behar du, orain daukanak ez baitu labeetan hondakinak erretzea baimentzen. Eta hori lortu baino lehenago herritarrek helegiteak aurkezteko eskubidea daukate (honako loturan: www.navarra.es).

Irizpide ekologikoek eta helburu ekonomikoek talka egiten dute berriro ere. Eta Gipuzkoan gertatzen ari den bezala, hondakinen kudeaketa da eztabaidaren ardatza. Bada, Olaztikoarekin argi geratzen ari da hondakinen errausketa diru-iturri garrantzitsua dela eta, hori horrela, benetan zalantzan jarri beharrekoak dira errausketa irizpide ekologikoengatik bultzatzen ari direla esatera datozenen hitzak.

 

Leave a comment

Please login to leave a comment.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...