Albisteak

Europako Parlamentuak ez du CO2 isurketak merketzea galarazi
Krisi garai hontan industria kaltetuko litzatekeela adierazi dute

2013/04/18

Iruzkinik ez
bisita

Europar Batasunak CO2 isurketa-eskubideak erosteko prezioek hondoa jo dezaten utzi du. Arrazoia horren kontra egiteak industriaren leihakortasuna kaltetuko litzatekeela izan dela adierazi dute. Hori dela eta, isurketa-eskubideak 2 €-tan eros daitezke orain.


Europako Parlamentuak ez du CO2 isurketak merketzea galarazi
Iturria: Wikimedia Commons

Talde ekologistek adierazi dutenez erabaki honekin Europak Klima-aldaketari aurre egiteko duen tresna nagusia kolokan jarri dute. Izan ere, prezioen beherakada gelditu izan balute horrek industriak isurketak murriztera bultzatuko lituzke haien ustez. Honela, ordea, krisi garaian industriari ingurumenaz ahazteko baimena ematen ari zaiola salatu dute.

Ildo beretik mintzatu da Connie Hedegaar Klimaren Europako Komisaria. Bere hitzetan, isurketa-eskubideak krisia baino lehenago kalkulatu ziren eta ez dira egungo egoerara doitzen. Gobernuz Kanpoko Erakundeek, bien bitartean, datu adierazgarri bat zabaldu dute: industriari garestiago ateratzen zaio egun hanburgesa bat erostea CO2 tona bat erostea baino.

Iturria: Europa Press

Estekak

EFEverde

Leave a comment

Please login to leave a comment.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...