Albisteak

Garoña bihar 23:00etan geldituko dute

2012/12/15

Iruzkinik ez
bisita

1970.urtean martxan jarri eta gero badirudi Garoñako zentral nuklearrak baduela eteteko eguna eta ordua: bihar, igandea, gaueko 11etan. Albistea atzo bertan jakinarazi zuen Nuclenorrek, zentraleko jabeak, baina Espainiako Gobernuak energia sektorearen erreforman atzera egiten badu prest omen dago berriz ere martxan jartzeko.


Garoña bihar 23:00etan geldituko dute
Bihar bertan etengo dute Garoñako Zentral nuklearra.

Espainiako Gobernua energia sektorearen erreforma egiten ari da, eta horren arabera datorren urtetik aurrera zentral nuklearretan sortutako hondakinengatik eta gastatutako erregaiengatik zerga bereziak ordaindu beharko dituzte jabeek. Horrenbestez, datorren urtean 153 milioi euro ordaindu beharko lituzke zerga horiengatik eta horrek «galera handiak» eragingo dizkiola esan du Nuclenorrek.

Zergak urtarrilaren 1ean jarriko direnez indarrean zentrala bihar geratzea erabaki dute Nuclenor kontrolatzen duten Endesa eta Iberdrola enpresek. Bihar geratuta, gastatutako erregaia eta hondakinak erreaktore nuklearretik ateratzeko modua izango dutenez ez dutelako zerga berriak ordaintzeko beharrik izango.

 

Iturria: Berria

Leave a comment

Please login to leave a comment.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...