Albisteak

Hondakinak erraustearen atzeko atea
Hondakinetatik eratorritako erregaiak (HEE) merkatuan sartzen ari dira. Taktika argia da, hondakin deitzeari utzi eta erregai deitzera igaro.

2012/09/03

Iruzkinik ez
bisita

Azken urteetan asko hazi da industriaren interesa hondakinetatik eratorritako erregaiak erabiltzeko. Ohiko jarduera da hori zementu-fabriketan eta energia-industrian. Etekin handiak ateratzen dituzte enpresa horiek erregaiak erosten gutxiago gastatuz eta, energia sortzeagatik eta CO2 isurtzeko eskubideak saltzeagatik hobariak eskuratuz. Baina, denok ordaintzen ditugu ekonomian, osasunean eta ingurumenean eragiten dituzten kalteak.  


Hondakinak erraustearen atzeko atea
Iturria: Greenpeace

Hondakinetatik eratorritako erregaiak (HEE) merkatuan sartzen ari dira. Taktika argia da, hondakin izena kendu eta erregai deitzen hastea. Negozio biribila da, ez baita hondakinen tratamendua ordaintzen eta, gainera, etekinak lortzen baitira erretzeagatik. Hori ikertu eta salatu du Greenpeace-k haren azken txostenean: Hondakinak erraustearen atzeko atea.

Nafarroan dugu horren adibide argia. Portland-ek Olaztin duen zementu-fabrikak Nafarroako gobernuari eskatu dio hondakinak erre ditzala bertan; enpresak dioenez, zementuaren salmentak izan duen beherakada dela medio, hori baita bizirauteko irtenbide bakarra. Ez diote ezer, halere, horrekin egingo duten negozioaz eta jarduera aldaketak ingurumenean izango duen inpaktuaz.

Baina kezkagarriena zenabit politikoren jarrera da.  Nafarroako gobernuak (UPN eta PSN) publikoki baztertu zuen erraustegi bat eraikitzea hondakinak errausteko (Gizartean sortzen duen errefusagatik, eragin kutsatzaileagatik eta zaborreren kudeaketarentzat irtenbidea ez izateagatik), eta, orain hondakinak Olaztin erraustea babesten du (are modu kutsagarriagoan).

Kontraesanak agerian geratu dira baita ere PSNko zenbait zinegotzik (Olazti, Altsasua eta Berrioplano) mozioak aurkeztu dituztenean, zementu-fabriak hondakinak erretzeko erabiltzearen aurka. Noski, espedienteak ireki dizkiete alderdiaren diziplina hausteagatik. Eta, hori guztia, ordezkatzen dituzten herritarren interesak enpresa batenaren aurretik jartzeagatik.

Iturria: ECOticias.com

Leave a comment

Please login to leave a comment.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...