Albisteak

Kantabriako Parlamentuak Fracking-a debekatu du
Erauzketa-teknika honen kontrako lehen legea da Espainian

2013/04/09

Iruzkin 1
bisita

PP, PSOE eta PRC alderdien babesarekin lurpetik gasa erauzteko Fracking teknika debekatzen duen legea adostu dute Kantabrian. Gogora dezagun fracking-a debekatzeko antzeko eskariak egin dituztela Nafarroan eta Araban ere.


Kantabriako Parlamentuak Fracking-a debekatu du
Fracking putzuz betetako paisaia Estatu Batuetan

Fracking-a lur barnean 5000 metro inguruan dauden harrietako milaka poro mikroskopikoetan dagoen gasa erauzteko teknika bat da. Horretarako harri horiek birrindu egin behar dira, eta hori bertara ura eta ehunka produktu kimiko presio handian sartuz lortzen dute.

Prozedurak arrisku handia dauka: lurzorua urratu eta arrakalak sortu daitezke, lurrean zulo izugarriak ireki daitezke, askotan gertuko akuiferoak kutsatzen dira... Gainera, erauzketa egiteko putzu bakoitzak berorren inguruan 2 hektarea zementatzea eskatzen du, inguruko lur guztiak desjabetuz, basoak moztuz eta bertako fauna aldeginaraziz.

Gizakiaren osasunean ere eragin handia izan dezake honek. Izan ere akuiferoak kutsatuta ondoko erreka eta ibaiak eta, azken finean, gizakiak edateko erabiltzen duen ura kutsatzeko arrisku handia dago.

Euskal Herrian Araba hegoaldean eta Nafarroa erdialdean burutzeko asmoa dute. Areago, dagoeneko lehendabiziko prospekzioak egin dituzte. Bada, teknika honek dituen arriskuak bai eta nazioarteko adituen kontrako iritzia aintzat hartuz gobernuei Kantabriaren eredua jarrai dezatela eskatu diete Nafarroan eta Araban.

 

 

Iturria: EFEverde

Estekak

Fracking Ez - Araba
Diario de Noticias

Comments (1)

  • asier

    asier

    16 April 2013 at 19:07 |
    Nafarroa, ustelketa politikoaren erresuman, zer gehio egingo dute ? Fracking-a, tentsio altuko zera hori, abiadura handiko trena, baina, baina zer da hau ? Ez al geunden krisi batean eta horregatik derrigorrezkoak ziren rekorteak egitea ?

    reply

Leave a comment

Please login to leave a comment.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...