Albisteak

Karramarro gorri amerikarrak eta ostadar amuarrainak espezie exotiko izateari utziko diote

2013/03/20

Iruzkin 1
bisita

Martxoaren 11ean gobernuko eta autonomietako ordezkariek egindako ingurumen sektoreko bileran, ostadar amuarraina eta karramarro gorri amerikarra espezie exotiko inbaditzaileen Errege Dekretutik kentzeko erabakia hartu zen. Beraz, teorikoki, azken urteetan espezie endemikoak dauden lekuetan bi espezie horien kolonizazioa ekiditeko zeuden ekimenak ere bertan behera geratuko dira. 


Karramarro gorri amerikarrak eta ostadar amuarrainak espezie exotiko izateari utziko diote
Karramarro gorri amerikarra (Eduardo Escoriza)

Gaztela-Mantxako Nekazaritza sailburuaren (Maria Luisa Soriano) arabera, kanporatze hau oso “garrantzitsua” da, izan ere 2011ean onartutako Errege Dekretuan ostadar amuarraina ageri zen eta horrek arrantza-barrutietan kirol jarduerak galarazi zituen. Sorianok arrain espezie honek “ezbehar biologikorik” sortu gabe Espainian bi mende daramatzala gehitu zuen.

Nekazal eta Ingumen Ministerioen artean lortutako hitzarmen hau orain Ministro Kontseiluak berretsi beharko du.

Iturria: EFE agentzia

Comments (1)

  • Urtzi Enriquez

    Urtzi Enriquez

    22 March 2013 at 13:49 |
    "Ezbehar biologikorik" sortzen ez dutela!? Nik ezagutzen ditudan espeziek ez dira izango orduan!!! Bi espezieak anfibio larben depredatzaile ase ezinak dira eta hainbat populazioen gainbehera lokala eragin dutela aski ezaguna da... espezie autoktonoak desplazatzeaz gain... hau lotsa!

    reply

Leave a comment

Please login to leave a comment.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...