Albisteak

Markel Olanok ez du bere hitza betetzen

2012/07/03

Iruzkinik ez
bisita

2007an, karguari zin egin zionean, mankomunitateek erraustegiari buruz erabakitakoa errespetatuko zuela esan zuen Gipuzkoako Diputatu Nagusi ohiak. Orain, emandako hitza ahaztu eta mankomunitateek erabakitakoari aurre egiten dio.


Markel Olanok ez du bere hitza betetzen
Markel Olano | Iturria: mondragon.edu

2007an Markel Olanok EB-Aralar koalizioarekin mankomunitateen hitza errespetatuko zela adostu zuen. Eta horren ordainetan EB-Aralar koalizioak EAJko hautagaia Diputatu Nagusi izan zedin bermatu zuen (txurian bozkatu zutelako). Bost urte beranduago mankomunitateek (Tolosaldeko mankomunitatea, Debagoieneko mankomunitatea, Sanmarko mankomunitatea...) erraustegiaren kontra daudela esan dute, baina oraingoan EAJ alderdiko kideak ez du bere hitza betetzen eta erraustegiarekin aurrera jarraitzeko bereak eta bi egiten ari da.

Argi dago zenbat balio duen Markel Olanoren hitzak. Hutsaren hurrengoa.

Ikusi 2007an Diario Vascon egindako elkarrizketa hemen: www.eaj-pnv.eu


Estekak

http://erraustu.wordpress.com/

Leave a comment

Please login to leave a comment.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...