Albisteak

Martxan da Iparraldean Jaizkibelgo kanpo kaiaren inguruko galdeketa
Urtarrilaren 27an bukatuko da hiritarrek Jaizkibelgo kanpo kaiari buruz iritzia emateko epea

2013/01/10

Iruzkinik ez
bisita

Pirinio Atlantikoetako Prefekturak martxan jarri du Jaizkibelgo labarretan kanpo kaia eraikitzeko proiektuaren inguruko galdeketa. Abenduaren 27tik irekita da hiritarrek proiektuaren inguruan duten iritzia azaltzeko epea. Galdeketa publiko horrek “Pasaiako portuko azpiegituraren gida-plana” du izenburu eta proiektuaren inguruko informazioarekin batera, iritzia emateko jarraibide eta dokumentazioak ere eskuragarri daude Prefekturaren webgunean.


Martxan da Iparraldean Jaizkibelgo kanpo kaiaren inguruko galdeketa
Kanpo kaiaren kokaleku liratekeen labarrak Interes Komunitarioko Gune dira

Hendaiako Action Citoyenne Environnmentale (ACE) eta Mugerreko Collectif des Associations de Défense de l'Environnement(CADE) elkarteek gonbitea luzatu diete “ingurumenaren aldeko elkarteei, surf eta mendi elkarteei eta hiritar orori proiektu honen kontrako iritzia azaltzera, gure kostaldea arpilatzea beste helbururik ez duelako, gure ekonomia irauliko duelako eta gure bizimodua suntsituko duelako, zenbait megalomanoren handikeria neurrigabea asetze alde, hazkunde deritzoten hondamendian oinarritzen baitute ekonomiaren zuzentzea”.

Jaizkibelgo kanpo kaiaren proiektuak urte luzeak daramatza eztabaidan. Ez du Espainiako Ingurumen Ministerioaren bermerik eta Hegoaldean egin zen galdeketaren emaitzak zalantzan jarri zituen hainbat gizarte eragilek. Orain, Iparraldean izango da aukera proiektuaren inguruko ikuspuntua azaltzeko, ez alferrik Iparraldeko kostak ere zuzenean jasoko bailuke kanpo kaiak eragindako ingurumen-inpaktua, izan ere, uste baita portuak Jaizkibeldik Iparraldera doan itsas-korrontea moztuko zukeela. Horretarako, urtarrilaren 27a arteko epea eman da.

Iturria: ACE

Estekak

Pirinio Atlantikoetako Prefekturaren webgunea (frantsesez)

Leave a comment

Please login to leave a comment.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...