Albisteak

Mendiaundiko harrobiaren kontrako mendi-ibilaldia
Harrobia bertan behera gelditzea eskatuko dute larunbatean

2012/06/21

Iruzkinik ez
bisita

Larunbatean, hilaren 23an, Aurzberritik gertu egin nahi duten Mendiaundiko harrobiaren kontrako mendi-ibilaldia antolatu dute Mendiaundi Bizirik eta Zilbeti Bizirik plataformek. Ibilaldia goizeko 9.30tan aterako da Aurizberriko plazatik.


Mendiaundiko harrobiaren kontrako mendi-ibilaldia
Mendiaundi | Iturria: Pirineos3000.com

Mendiaundi Alduide Mendia Kontserbazio Bereziko Eremuan (KBE) dago. KBE-n helburua biodibertsitatea kontserbatzea da eta Natura 2000 sarearen barnean daude. Eremu hauetan balore ekologikoen kontserbazioa bestelako politika sektorialen planifikazioan ezinbesteko elementutzat hartu behar da, kontserbazio-politika lurralde-antolaketaren osotasunean kokatzeko asmoz.

Bada, 2010. urtean KBE horretako mendi batean, Mendiaundi mendiaren magalean hain zuzen ere, harrobi bat egiteko proiektua aurkeztu zuten. Eta hori salatzeko elkartuko dira larunbatean, mendi-martxa batekin ingurunearen balio naturalak ezagutzera eman eta proiektua basakeria bat dela adierazteko. Gainera, Mendiaundikoa ez da KBE horretan egin nahi duten harrobi bakarra. Izan ere, Zilbetin, bertatik kilometro gutxira, beste harrobi bat egin nahi dute (ikusi mapa).

Ibilaldia Aurizberri herrian hasiko da, goizeko 9.30etan eta 4 ordu inguru iraungo du. Ondoren herri-bazkaria egongo da (apuntatzeko: mendimartxak@hotmail.com).

Kartela ikusi


Estekak

Zilbetiko harrobiaren kontrako mendi-martxa
Mendi-martxa bat. Hamaika aldarrikapen

Leave a comment

Please login to leave a comment.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...