Albisteak

Nafarroako Auzitegi Gorenak Nafar Gobernuak onartutako Hondakin Plana atzera bota du
Auzitegiaren aburuz erraustegi bat ezin da interes pribatu hutsengatik abian jarri.

2013/01/31

Iruzkinik ez
bisita

Nafarroako Auzitegi Gorenak Nafar Gobernuak 2010-2020 urteetarako onartutako Hondakin Plana indarrik gabe utzi du, Sustrai Erakuntzak eta Sakanako Mankomunitateak aurkeztutako helegiteei erantzunez. Arrazoiak, besteak beste, ingurumen Inpaktuaren txostena zaharkitua geratu izana eta erraustegia Portland enpresaren baitan jartzearen desegokitasuna dira.

 


Nafarroako Auzitegi Gorenak Nafar Gobernuak onartutako Hondakin Plana atzera bota du
Hondakin Planaren baitan erraustegi bat abian jarriko zen.

Epaiaren arabera hondakinei buruzko 10/1998 legeak hondakinak kudeatzeko plantak osasunarentzat kalterik sortuko ez duten lekuetan ipini behar direla agintzen du eta, beraz, ezin dituztela helburu pribatuek baldintzatu. Hori dela eta, Nafarroako Auzitegi Gorenak 2010-2020 Hondakin-Planak erraustegia (jartzekotan) non jarriko litzatekeen zehaztu behar duela dio, hartara Ingurumen Inpaktu azterketa guztiak egin ahal izateko. Halaber, planak erraustegia ez jartzearen aukera ere aintzat hartu beharko lukeela uste dute.

Gehiago irakurri: Sententziaren azalpena (Sustrai erakuntza)

Leave a comment

Please login to leave a comment.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...