Bukatu da epea, eta orain arte Garoñako Zentral Nuklearra kudeatzen zuen Nuclenor enpresak ez du zentralarekin martxan jarraitzeko baimena eskatu. Eta hori ospatzeko zenbait talde ekologistek elkarretaratzea egin zuten igandean.
Nuclenorrek adierazi duenez, ez dituzte legedi berriak ezarriko dituen baldintzak ezagutzen. Eta horren aurrean baimena ez berritzeko erabakia hartu zuten. Horren harira, igandean elkarretaratu ziren taldeek zentrala behin betiko ixtea eskatu zuten. Izan ere, baliteke Nuclenorrek modu honetan legedi berrian eragiteko presioa eragin nahi izatea, besterik ez.