Orkoienen (Nafarroan) biomasa erretzeko lantegi bat jarri nahi dute. Eta erantzuna laster etorri da; Orkoiengo zenbait bizilagunek plataforma bat sortu dute bizilagunei informazioa helarazteko. Hori baita, haien esanetan, bizilagunek eskatzen duten gauza bakarra.
Orkoiengo udaletxea Naforensa enpresari biomasa erretzeko lantegi bat eraiki ahal izateko izapideak egiten ari da. Orkoien Saludable egitasmoak salatzen duenaren arabera, ordea, lantegia herritik legeak agintzen duena baino gertuago eraiki nahi omen dute (450 m. inguru). Halaber, sortuko omen den energia kantitateagatik egin ez den Ingurumen Inpaktuaren Ebaluazioa egin beharko litzateke.