Albisteak

Otsoak tirokatu dituzte Asturiasen

2012/05/09

Iruzkin 1
bisita

Asturiasko Koordinakunde Ekologistak (CEA) eta Otsoaren Ikerkuntza eta Babeserako Erakundeak (ASCEL) Asturiasko Teverga udalerrian tiroz hildako otsoak aurkitu direla salatu berri dute.


Otsoak tirokatu dituzte Asturiasen
Otsoa galtzeko arriskuan dagoen espeziea da. | Iturria: ASCEL

Otsoa ez da espezie ehizagarria, baina batzuetan tirokatzen da. Hori egiten denean oso kontrol plan zehatzen arabera egiten da batzuetan. Beste batzuetan, ordea, ehiztariek haien espezie ehizagarriak hiltzen dituen animalia akabatu nahi izaten dute.

Bada, antza denez Somiedoko ehiza barrutian zebiltzan bi ehiztari taldek basurdeak ehizatzen ari ziren egun eta eremu berean tiroz hildako 6 otso aurkitu ziren. Horregatik, Asturiasko Koordinakunde Ekologistak (CEA) eta Otsoaren Ikerkuntza eta Babeserako Erakundeak (ASCEL) gobernuari gertatutakoa ikertu dezan eskatu diote.

Comments (1)

Leave a comment

Please login to leave a comment.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...