Albisteak

Pestizidek eper gorrien osasuna kaltetzen dute

2012/12/19

Iruzkinik ez
bisita

Gaztela-Manchako Ehiza Baliabideen Ikerketa Institutoko (IREC) ekotoxikologia saileko lantaldeak pestizidekin zipriztindutako haziak jateak eper gorrien osasuna kaltetzen duela eta heriotza ere eragitera iritsi daitekeela ondorioztatu dute. Ikerketan intsektizida bat (imidacloprid) eta bi fungizida (tiram eta difenoconazol) aztertu dituzte.


Pestizidek eper gorrien osasuna kaltetzen dute
Irudia: Europa Press

Ikerlariek eper gorriei pestizida hauekin tratatutako haziak eman zieten jateko: batzuei gomendatutako dosia jaso zuten haziak eman zieten, eta beste batzuei dosi bikoitza jaso zuten haziak. Bada, gomendatutako dosiaren haziak jan zituzten eperren osasuna kaltetu zen eta dosi bikoitza  jaso zuten haziak jan zituzten eperren %50 baino gehiago hil egin ziren.

Ikerlariek argitu nahi izan dutenez aske dauden eperrek bestelako elikagaiak bilatzeko aukera lukete eta, beraz, kalte hauek saihestuko lirateke. Halere, udazkenean ziklo luzeko haziak ereiten direnean bestelako elikagaiak aurkitzea benetan zaila egiten zaie eperrei.

Iturria: Europa Press

Estekak

Ikerlana

Leave a comment

Please login to leave a comment.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...