Albisteak

Talde ekologistak Ebroren Arroaren planaren kontra agertu dira

2012/11/09

Iruzkinik ez
bisita

SEO/Birdlife, Ansar, Coagret eta Ekologistak Martxan talde ekologistak Aragoiko Gobernua prestatzen ari den eta Ebroren plan hidrologiko berrirako abiapuntu izango den txostenaren kontra azaldu dira batik-bat etekinak besterik ez dituelako helburu. Planak Euskal Herriko ekialdean dagoen Esako urtegiarekin zer gertatuko den aginduko du, besteak beste


Talde ekologistak Ebroren Arroaren planaren kontra agertu dira
Iturria: EFE

Idatzitako txostenak etekin ekonomikoa besterik ez duela bilatzen salatu nahi izan dute talde ekologista hauek. Eta, gainera, Europako Uraren Zuzentarauak agintzen duena betetzea ezinezkoa izango da, haien esanetan. Horregatik nekazal lurren kudeaketa egokia eskatu dute, desoreka sozial eta territorialak ekarriko ez dituena.

Iturria: EFEverde

Leave a comment

Please login to leave a comment.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...