Albisteak

Urriak 25 arte izango da Natur Zientzien Topaketarako ekarpenak egiteko aukera

2013/10/21
Antton Alberdi
Iruzkinik ez
bisita

Datorren azaroaren 9an eta 10ean ospatuko da Donostiako Eureka! Zientzia Museoan Natur Zientzien I. Topaketa. Hitzaldiak, mahai-ingurua eta poster-saioa izango dira, besteak beste, eta azken horretarako ekarpenak egiteko epea astebetez luzatu dute antolatzaileek. Orain arte 36 poster aurkeztu dira, askotariko erakunde eta taldeen jarduerei buruzkoak: unibertsitateko ikerketa-taldeak, natur elkarteak, ikerketa- eta kudeaketa-zentroak, eta abar. Antolatzaileak dei egin diete naturaren inguruan lanean dabiltzan gainerako euskaldunei Topaketan parte hartzera animatzeko.


Urriak 25 arte izango da Natur Zientzien Topaketarako ekarpenak egiteko aukera

Posterren izenburuak, egileak eta laburpenak orrialde honetan aurki daitezke:

http://www.naturzientzientopaketa.info/edukiak/posterrak

Izena emateko eta posterrak bidaltzeko informazioa, berriz, honako helbide honetan:

http://www.naturzientzientopaketa.info/izen-ematea

Gogoratu, bestalde, izena emateko epea azaroak 1 arte dagoela irekita.

Leave a comment

Please login to leave a comment.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...