2007ko urtarrilean martxan jarri genuenetik, 5 itxuraldaketa jasan ditu EuskalNatura webguneak. Guztiek webguneko edukiak modu errazago eta erakargarriago batean bistaratzea zuten helburu, eta horixe bera izan da azken itxuraldaketa honen helburua ere. Horrez gain, ordea, hainbat pantaila-formatutan ongi ikusteko diseinu moldaerraza jarri diogu; ordenagailutik, tabletetik edo telefono mugikorretik sartuta ere edukiak behar bezala ikusi ahal izateko. Itxuraldaketa ez da izan, baina, EuskalNaturari aldatu diogun gauza bakarra: tripei ere itzulipurdi handia eman diegu, eta horrek datozen hilabete eta urteetan eduki eta aukera berriak gehitzea ahalbidetuko digu. Gustuko izango duzuelakoan!