Albisteak

Lurrarekin zorretan bizi gara
8 hilabetetan lurrak urtebetean produzitzen duena kontsumitu dugu.

2013/08/30

Iruzkinik ez
bisita

Global Footprint Network (GFN) Gobernuz kanpoko erakundearen arabera, urte hasieratik mundu osoan kontsumitutakoak lurrak urte batean produzitu dezakeena gainditu du. Hau da, 8 hilabetetan lurrak 12 hilabetetan modu berriztagarri batean sortu dezakeena kontsumitu dugu, eta aurrerantzean gure aztarna ekologikoa puzten ari gara.


Lurrarekin zorretan bizi gara

Elikagaiak, lehengaiak, CO2 eta hondakinen absortzioa... lurrak urtero eskeintzein dizkigun zerbitzuak agortu ditugu. GFN erakundeak urtero baliabideak gainustiatzen hasten garen eguna kalkulatzen du. Aurten abuztuak 20an hasi ginen. Beraz, abuztuaren 20az geroztik lurraren kapitala kolokan jartzen ari gara. Hau da, lurra ordutik kontsumitzen ari garen elikagaiak eta lehengaiak sortzeko kapitala galtzen ari da, eta ordutik CO2 eta hondakinak xurgatu beharrean pilatzen ari dira. 

Esan beharrik ez dago, oreka ekologikoa balego ez litzatekeela baliabideak gainustiatzen hasten garen egunik egongo. Baina errealitatea oso bestelakoa da, eta egun hori geroz eta goizago iristen da: 80. hamarkadan azaroan zegoen, eta 90. hamarkadan urrian. Iaz, abuztuaren 23an iritsi zen baliabide berriztagarriak agortzen ziren eguna. Eta aurten are lehenago.

Gaur egun, munduko populazioaren %80a baino gehiagok bizi diren sistemek eskaini diezaiekeena baino baliabide gehiago kontsumitzen du. Mundu osoan Estatu Batuetako biztanleak bezala biziko bagina, adibidez, 4 planeta beharko genituzke beharrizan guztiak asetzeko.


Estekak

Estatu bakoitzaren aztarna ekologikoa - Global Footprint Network
Global Footprint Network

Leave a comment

Please login to leave a comment.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...