Albisteak

Orbelaren deskonposizioa erreken osasunaren adierazle

2012/06/19

Iruzkin 1
bisita

RIVFunction proiektuaren baitan EHUko Landare Biologia eta Ekologia Saileko zenbait ikerlarik orbela errekan zehar zein abiaduratan deskonposatzen den aztertu dute erreka eta ibaien osasun-egoera aztertzeko patroi estandarren bila.


Orbelaren deskonposizioa erreken osasunaren adierazle
Orbelaren deskonposizioa aztertu dute. | Argazkia: A. Elosegi.

Ikerketan Europa osoko 100 erreka aztertu dituzte. Haietan haritzaren eta haltzaren orbelez beteriko 2.400 zaku jarri dituzte mantenugaien kontzentrazioa eta deskonposizio-abiaduraren arteko erlazioa ikertzeko. Baina horretaz gain, ikerketaren helburua ibaiaren dinamika ulertzea ere izan da. Izan ere, deskonposizio-abiadurak berak ez du errekaren osasun-egoera zein den argitzen (ibai kutsatuek eta garbiek antzeko deskonposizio-abiadura baitute). Horretarako dinamika bakoitzaren atzean dauden arrazoiak ulertu behar dira.

Eta, hain zuzen ere, ibaien deskonposizio-abiaduraren atzean dauden mekanismoak ulertu eta beste ibaietara estrapolatu daitezkeen parametroak ateratzea izan da ikerketa honen helburuetako bat.

Iturria: Zientzia.net

Estekak

Science aldizkaria

Comments (1)

  • Arantxa Txintxurreta Agirre

    Arantxa Txintxurreta Agirre

    19 June 2012 at 13:00 |
    Science-en argitaratua, ez da ahuntzaren gauerdiko eztula! Zorionak horretan parte hartu duzuen guztioi.
    Oso interesgarria, eskerrik asko.

    reply

Leave a comment

Please login to leave a comment.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...