Espainiar Gobernuko Ministro Kontseiluak 2007. urtetik indarrean dagoen animalien garraioa, ikerketa eta hiltzea arautzen duen legea berrituko du, Europako arautegiak agintzen duenari egokitzeko asmoz. Haien helburua animalien ongizatearen eta ikerketa zientifikoaren arteko oreka lortzea dela esan dute.
Zehazki, ikerketa zientifikoan erabili ezin diren animalien zerrenda luzatuko dutela agindu du Soraya Sáenz de Santamaría Gobernuko presidenteordeak. Horrela, besteak beste, egun Espainiako mehatxatutako espezieen katalogoetan zerrendatutako animaliekin esperimentatzea galarazi nahi da. Halaber, animalien oinazea ekiditeko eutanasia onartzeko aukera ere aztertzen ari dira. Edonola, honakoa legegai zirriborro bat besterik ez da.