Albisteak

Artikoko izotz-bankisa murrizten ari den bitartean, Ozeano Antartikoko itsas-izotza hazten ari da.
Artikoan izotza urtu hala, Antartikoan areagotzen ari da. Harridurazko adierazpena hasiera batean, baina itxuraz, bi fenomenoek jatorri bera dute.

2013/04/19

Iruzkinik ez
bisita

Gaur egun, Antartikaren inguruan dauden misterioetako askoren erantzuna inguru horietako ur hotza eta gazitasuna dira. Klima ikertzen duten zientzialarien galdera da zergatik Hego Poloa inguratzen duen itsas-izotz geruza %2 hazi den azken hamarkadan. Aldiz, beste poloan, Artikoan, aurkako joera ikus daiteke; itsas-izotzaren hedadura murrizten ari da, eta joan zen urteko Irailean, inoiz ikusi den urtze handiena behatu zen. Ipar Poloko prozesuak ozeanoetan ematen ari den beroketarekin bat datoz, baina Antartikaren inguruko izotz-bankisaren hedapenak ordea, azalpen soil baten beharra du.


Artikoko izotz-bankisa murrizten ari den bitartean, Ozeano Antartikoko itsas-izotza hazten ari da.
Artiko eta Antartikoko izotz-bankisen hedapen minimoak.

Ikerlari holandarrek datu berrietan oinarritutako teoria eratu dute. Beraien ustez, ozeano australa berotzen ari da, Antartikoan flotatzen ari diren izotz-plataforma egonkorren azpiko aldea urtuz. Urtu berri den ur-likido hotz eta gatz gutxiago duena, ozeanoko ur “epelago” eta gaziekin kontaktuan jartzean, berriz ere izoztu, eta izotz-bankisa hedatu egiten da. Hortaz, esan daiteke zabalpen hau erlatiboa dela, izotz-plataformek lodiera galtzen baitute.

Horrez gain, gero eta zientzialari gehiagok uste dute haize-patroien eraldaketa bat ematen ari dela hego hemisferioko goi-latitudeetan. Mendebaldeko haizeak indartsuago eta iraunkorragoak bihurtu dira, izotz-bankisako eremuak barreiatuz, edota toki batzuetan pilaketa sortu hala, beste eremu batzuetan galerak eraginez. 

Esandakoa kontuan hartuta, ikus dezakegu oraindik erantzun asko emateke daudela datozen urteetan munduaren giltzarri izango den gune natural eder eta harrigarri honen inguruan.

Iturria: NASA - Earth

Leave a comment

Please login to leave a comment.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...