Dagoeneko badaukan 27 itsas erreserben zerrendari 33 gehiago gehituko dizkio Australiak. Helburua bale urdina, itsas dortoka... eta mehatxatutako beste hainbat espezie bizi diren itsasoak gordetzea da.
Mundu osoan ez dago horrenbesteko itsas azalera babestuko duenik. Izan ere itsasoak lur lehorreko zibilizazioaren zabortegi izan dira betidanik. Orain urte batzuk, ordea, itsasoen egoera kaskarraz jabetzen hasi ginen. Halere, orain arte itsasoak babesteko ekimenak oso eskasak izan dira.
Kontserbazio-figurez mintzo garenean gehienoi lur lehorreko inguruneak etortzen zaizkigu burura. Baina badira itsas eremuak ere gordetzen dituzten kontserbazio-figurak ere. Euskal Herrian ere badauzkagu, baina oso urriak dira itsasoa babesten dituzten inguruneak.
Comments (1)
Mikel Larrea Sola
reply