Albisteak

Esa handitzearen kontrako ahotsak entzun ziren larunbatean Zangozan
Milaka lagun elkartu ziren Yesa+No plataformak deitutako manifestazioan

2013/06/18

Iruzkinik ez
bisita

4000 lagun inguruk Esako urtegia handitzeari uzteko eskatu zioten Nafar Gobernuari eta Ebroren Konfederazioari larunbatean Zangozan egindako manifestazioan. Duela gutxi Esa herrian agertutako arrakalek eta Casas geologoaren adierazpenek Urtegia "segurtasun-maila bateraino" hustea beharrezkoa dela aldarrikatu zuten.


Esa handitzearen kontrako ahotsak entzun ziren larunbatean Zangozan

Badira hilabeteak Esako urtegiaren ondoko etxeetan arrakalak agertzen hasi zirela. Izan ere, Zaragozako Unibertsitateko irakasle eta geologo Antonio Casasek Esako urtegian egindako ikerketen arabera Esako urtegiaren ondoko bi magalak labaintzen ari dira, eta horrek kolokan jartzen du presaren egonkortasuna. Hori dela eta, geologoak Esa urtegitik behera dauden herriak hustu behar direla adierazi zuen.

Larunbateko manifestaldian egoera horren eta Nafar Gobernuaren jarreraren aurkako protesta egin zuten. Zangozako alkatearen esanetan "lasai eta inolako arriskurik gabe bizitzeko eskubidea" dutela aldarrikatu nahi izan zuten. Manifestaldian Zangoza inguruko bai eta Aragoiko hainbat herrietako alkateek ere parte hartu zuten.

 

Leave a comment

Please login to leave a comment.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...