Albisteak

Garoña berriz martxan jartzeko eskaria egin du Nuclenorrek

2013/05/17

Iruzkinik ez
bisita

Garoñako zentral nuklearra behintzat beste urtebetez irekita edukitzeko asmoa dute Endesak eta Iberdrolak eta, hartara, jarduera-baimena luzatzeko eskaria egin diote Espainiako Gobernuari. Uztailaren 6an amaituko da zentrala martxan jarraitzeko baimena, baina Nuclenorrek jarduera iazko abenduan eten zuen.


Garoña berriz martxan jartzeko eskaria egin du Nuclenorrek
Garoñako Zentral Nuklearra

Baimena iazko irailaren 6a baino lehenago eskatu behar zuen baina Nuclenorrek eskaria ez aurkeztea erabaki zuen. Garai hartan zerga berriak onartzear zeuden eta enpresak zerga berriekin zentrala bideraezina zela onartu zuen.

Garoñako zentralaren kontrako taldeek albistea kezkatuta jaso dute. haien esanetan "errusiar erruletara jokatzen ari dira gure bizitzarekin eta segurtasunarekin". Halaber, Arabako EAJ-k Garoñako zentralarekiko jarrera argitu dezan eskatu dio Javier de Andres ahaldun nagusiari.

Iturria: berria.info

Estekak

Garoñako zentral nuklearraren kronologia (berria.info)

Leave a comment

Please login to leave a comment.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...