Albisteak

Kantauri ekialdean elur-oreina bizi zela frogatzen duten aztarnak aurkitu dituzte

2013/09/25

Iruzkinik ez
bisita

Arantzadi Zientzia Elkarteko eta Bilboko Euskal Museoko ikerlariek aurkitutako fosil batzuen arabera elur-oreina Pleistozenoan Iberiar Penintsularen iparraldean bizi izan zen, Kantauri ekialdean batez ere. Aztarnak Bizkaian (11 aztarnategi), Gipuzkoan (17), Kantabrian (13) eta Gironan (5) aurkitu dituzte.


Kantauri ekialdean elur-oreina bizi zela frogatzen duten aztarnak aurkitu dituzte

Elur-oreina edo karibua (Rangifer tarandus) hotzera moldatutako animalia da, eta egun soilik ipar-poloaren inguruan bizi da. Ordea, lehen banaketa zabalagoa zuen, eta Iberiar Penintsulan ere bizi izan zen. Arrastoak iparraldean baino ez dituzte aurkitu, baina elur-oreinen margoak fosilik aurkitu ez dituzten leizetan ere agertu dira, hegoaldean besteak beste.

Iturria: Elhuyar.org

Leave a comment

Please login to leave a comment.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...