Albisteak

Lurreko sumendirik handiena aurkitu dute Ozeano Barean

2013/09/13

Iruzkinik ez
bisita

Houstongo Unibertsitateko ikerlari talde batek Japoniatik 1500 metrotara Lurreko sumendirik handiena aurkitu du. Sumendiari Tamu Massif izena jarri diote, 650 kilometrotako zabalera dauka eta 310.00 km2 azalera. Halere, ikerlariek are sumendi handiagoak aurkitzea posiblea dela adierazi dute, urazpian Ontong Java lautada handia sumendi bakarra edo sumendi talde bat den argitzeke baitago oraindik.


Lurreko sumendirik handiena aurkitu dute Ozeano Barean
Tamu Massif sumendiaren irudikapena | Iturria: Houstongo Unibertsitatea

Tamu Massif sumendia duela 145 milioi urte altxatutako Shatsky urazpiko mendilerroan dago. Antzeko sumendi bat Marten bakarrik aurkitu dela adierazi dute Houstongo Unibertsitateko kideek; Olinpo mendia izenez ezagutzen den sumendi hura Tamu Massif baino soilik %25 handiagoa da. Lurrazaleko sumendirik altuena, bestalde, Hawaiiko Mauna Loa da, baina Tamu Massifen %2a besterik ez da.

Iturria: nature.com

Leave a comment

Please login to leave a comment.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...