Albisteak

Martxan da natura eta natur zientziei buruzko gertakarien agenda
Gaurtik aurrera atal berri bat du EuskalNatura.eus webguneak

2013/05/06
Antton Alberdi
Iruzkinik ez
bisita

Duela sei urte sortu genuenetik, apurka-apurka atalak gehitu dizkiogu EuskalNatura.eus webguneari, eta beste pausotxo bat eman dugu oraingoan. Euskal Herrian eta inguruan antolatzen diren natura eta natur zientziekin zerikusia duten gertakariak jasoko dituen agenda martxan da dagoeneko, eta irekita dago erakunde, elkarte zein norbanakoek antolatzen dituzten ekintzak jasotzeko. Honako helbide honetan aurki dezakezue: www.euskalnatura.eus/harian/agenda 


Martxan da natura eta natur zientziei buruzko gertakarien agenda

Euskal Herriko naturzaleen topagune izateko nahiarekin sortu genuen webgunea, eta helburu hori lortzeko ezinbesteko pausua dela deritzogu Agenda. Euskal Herrian naturarekin zerikusia duten ekintza ugari antolatzen dira, baina ez dago erraza izaten horien berri jakitea, gaian espezializaturiko agenda orokorrik ez baitago.

Guztion partehartzea

Agendak funtzionatu dezan guztion partehartzea ezinbestekoa da, eta horretarako, formulario sinple eta errazak sortu ditugu. Erabiltzaileek beraiek igo ahal izango dute informazioa zuzenean webgunera, bitartekaritza beharrik gabe. Horretarako, dei egin nahiko genieke Euskal Herriko elkarte eta erakundeei, antolatzen dituzten ekintzak EuskalNatura.eus-eko agendara gehitu ditzaten. Ea denon artean erreminta polit eta erabilgarri bat sortzea lortzen dugun.

Inolako arazorik edo iradokizunik izanez gero, ez egin dudarik eta jarri gurekin harremanetan euskalnatura@gmail.com helbide elektronikoaren bitartez.

Leave a comment

Please login to leave a comment.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...