Urtero legez egiten den miru gorriaren neguko zentsoak Nafarroan 1755 ale daudela estimatu du, iaz baino %15 gehiago. Hala ere, azken urteotan beherakada nabarmena jasan du 90. hamarkadan 2164 ale estimatu baitziren, baina badirudi beherakada hori mantsotu edo eten egin dela.
Miru gorrien populazioak 5 eremutan egin du gora. Horietatik garrantzitsuena Irunberri ingurukoa da, bertan populazioa ia laukoiztu egin baita. Bestalde, badirudi espeziea hegoaldera hedatzen ari dela (hegoaldean lehen aurkitu ez zen lekuetan 10 ale berri zentsatu dira aurten). Alta, zenbait eremutan populazioak behera egin du, hala nola Lizarraldean, Baztanen eta Pirinioetan. Bestalde, Frantzian eta Alemanian markatutako 9 miru gorri ere ikusi dira Nafarroan negua igarotzen.
Miru gorria Galzorian egoeran katalogatua dago Espainiar estatuan bai eta Nafarroan ere.