Albisteak

Iratiko Oihana Natur Parke izendatu nahi dute

2013/02/10

Iruzkinik ez
bisita

Nafarroako Parlamentuak Zaraitzuko Biltzarraren eskaria bere egin eta Nafar Gobernuari Iratiko Oihana Natur Parke izendatzeko tramiteak has ditzala eskatu dio. Halaber, Aezkoa bailarako arduradunekin ere hitz egin dezala eskatu diote, babesgunea oihanaren osotasunari hedatu ahal izateko.


Iratiko Oihana Natur Parke izendatu nahi dute
"Irati" liburutik ateratako argazkia.

2011. urtean Iratiko Oihana Orreaga-Irati Kontserbazio Bereziko Eremuan barneratu zen arte bertako hainbat gune baino ez zeuden babestuta (Hegaztientzako Babes Bereziko Guneak, Erreserba Integralak...). Baina Zaraitzun aspalditik aldarrikatzen da Iratiren balioa, eta oihanaren osotasuna babestuko lukeen figuraren bat behar dela uste dute, Natur Parke batena, adibidez. Gainera, ingurunearen garapenerako ezinbestekoa litzatekeela diote, figura horrek balio ekologikoak, estetikoak eta abar babesteaz gain turismoa bezalako ustiapenak baimentzen baititu.

Informazio gehiago: Kontserbazio-figurak; Orreaga-Irati KBE.

Leave a comment

Please login to leave a comment.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...