Albisteak

Orka kume arren amazulotasuna
Orka kume arrek amaren behar handiagoa dute biziraupenerako kume emeek baino

2012/09/18

Iruzkinik ez
bisita

Espezie gutxi daude ugalketa garai osteko (menopausia garaia alegia) bizitza luzea dutenak. Horien artean orkak aurkitzen dira eta horren arrazoia topatu du Exeter eta York Unibertsitateetako ikerketa talde batek. Kume arrek amaren behar handia dute, bai bizirauteko eta baita ugalketa arrakastatsua lortzeko ere. Hau litzateke amak beren bizitza luzatzearen zergatia, semea beren heldutasuna lortu arte amarenganako lotura estua.


Orka kume arren amazulotasuna
Argazkia: Dave Lonsdale

Orka emeak dira izaki bizidunen artean (gizakiak alde batera utzita) menopausia osteko bizialdi luzeena dutenak. Orka eme helduak 40 urte dituztenean ugalkor izateari uzten diote, baina askotan 90 urte dituzten arte bizi dira. Espezie gutxik dute horren bizitza luzea menopausia ostean eta zientzialariek honen zergatia argitu dutela uste dute.

Exeter eta York Unibertsitateetako ikerketa taldeak 36 urte inguru daramatza Ipar Pazifikoko orkak ikertzen eta hauen demografiaren inguruko datu ugari dute.

Baleen kasuan, amek beren kumeak zaintzen jarraitzen dute denbora luzez, semeak beren kabuz jarraitzeko helduak izan artean. York Unibertsitateko Dan Franks biologoak dionez orka semeak amazuloagoak dira eta zailagoa egiten zaie bizirauteko borrokatzea ama ondoan ez badute. Semeenganako ardura horrek azaltzen du orka amek beraien bizialdia luzatzearen arrazoia eta ugalketa adin osteko tartea handitze hori ere argitzen du. Amaren heriotza gertatzen bada 14 bider handitzen da kume arra hurrengo urtean hiltzeko probabilitatea, aldiz kumea emea denean 3 bider soilik handitzen da.

Semeak biziraun eta ugaltzeko amaren laguntza jasotzean, ama zaharrak bere geneak transmititzeko aukerak handitzen ditu, ugaltze arrakasta bermatuz. Oraindik ez dago garbi nola jasotzen duten amarengandik laguntza hori, baina uste dena da amak janaria bilatzen laguntzen diola semeari eta erasoen aurrean ere babesa eskaintzen diola. Dan Franks-ek azpimarratzen du etorkizunean hau ikertzeko beharra dagoela. 

Leave a comment

Please login to leave a comment.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...