Badira hilabeteak Tuteran (Nafarroan) kastoreak ikusi zirela. Antza denez, bertako zubiaren inguruan 4 ale (bi heldu eta bi kume) bizi dira. Bada, oraingoan argazkiak atera ahal izan dizkiete. Kastorea Nafarroan onartu gabeko espezie bat denez (legez kanpoko askatze batengatik iritsi omen dira) Ingurumen Departamentuak aleak hartu eta hil egiten ditu.
Comments (3)
Ibon Aristi
reply
Antton Alberdi
reply
Ibon Aristi
Sartzapen horren ondorioz Alemaniatik ekarritako kastoreak Ebroko ibar-baso ongi garatuetan zehar izugarri hazten ari dira. Ahaleginen bat edo beste egiten ari dira kastoreak ibaietatik ateratzeko. Kaiolen bidez harrapatzen dira, eta nafarroako zentroren batean omen daude ikus gai (egia esan ez dakit oso ondo non...), nahiz hiltzen diren batzuk ere.
Galdera da baina, ea merezi duen kastorea ebrotik desagertaraztea? Izan ere, kastorea lehenago egona da bertan, eta, ia munduko txoko gehienetan bezela, ehizaran ondorioz suntsitua duela urte batzuk
...
reply