Albisteak

Anbar-fosil batek kretazeoko landare loredunen ugalketa erakutsi digu

2014/01/10

Iruzkinik ez
bisita

Duela 100 milioi urte fosilizatutako anbar puska batean landare loredunen ugalketa sexualaren aztarnarik zaharrenak aurkitu dituzte. Kretazeoko 18 lore txikietatik bat haziak garatzen ari dela ikus daiteke ezin hobe mantendu den harri-bitxi honetan.


Anbar-fosil batek kretazeoko landare loredunen ugalketa erakutsi digu
100 milioi urtetako anbarrean kontserbatutako lorea inoiz aurkitu den osatuenetakoa da

Myanmar-eko anbar-meategi batean aurkitutako fosila erdi kretazeoan sortutakoa da, eta  jadanik desagertutako Micropetasos burmensis espeziearen18 loreren aztarnak baldintza oso onetan mantendu dira. Angiospermoen gaur egungo ugalketa sexualaren prozesu berbera ikus daiteke eszenan.

Oregon State University-ko (AEB) George Poinar irakaslearen arabera, “Kretazikoko fosiletan orain arte ez da estigman barneratzen den polen-hodirik ikusi. Erretxina lore-egituretan oso azkar barneratu eta gogortu delako detektatu ahal izan da prozesua mikroskopioz”.

Mikroskozpio bidez lortutako irudian bi polen aleren polen-hodiak ikus daitezke lorearen estigman, ugal organo emean, sartzen. Obuluaren ernalkuntza eta ondorengo hazien garapenerako bidean fosilizatu ziren egitura hauek.

“Aurkitutako fosil honetako polen aleek itsaskorrak dirudite, eta, seguruena, intsektu polinizatzaileren batek garraiatuko zituen” azaldu du Poinar irakasleak. Landaredia nagusiki koniferoz, iratzez, goroldioz eta zikadofitoz osatua zegoen garaian, angiospermoak agertu eta zabaltzen hasi ziren. Landare loredunek gaur egun munduan duten banaketa zabala kretazeoan animalia-talde desberdinekin garatzen hasi ziren elkarrekintzen ondorioa da. “Interesgarria da gaur egungo ugalketa-mekanismoa duela 100 milioi urte inguru jadanik ezarrita zegoela ikustea” dio Poiner-ek.

Alemaniako eta Oregon State University-ko (AEB) ikerlariek aurkikuntza Journal of the Botanical Institute of Texas aldizkarian argitaratu dute.

Leave a comment

Please login to leave a comment.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...