Albisteak

Bizi-zientzietarako diseinu esperimentala euskaraz jorratzen duen liburua argitaratu dute

2012/11/29

Iruzkinik ez
bisita

UPV-EHUko Euskara Zerbitzuak kooordinatuta eta laukote baten elkarlanari esker Experimental design for the life sciences (2010) liburuaren hirugarren edizioa euskarara itzuli da. Bertan estilo ulergarri eta argian idatzita, diseinu esperimentalaren funtsezko elementuen berri ematen da, era argi eta praktikoan, kontzeptu zailenak ere ulertzeko eta aplikatzeko moduan emateraino.


Bizi-zientzietarako diseinu esperimentala euskaraz jorratzen duen liburua argitaratu dute
Eskuinaldean euskarazko liburua eta ezkerraldean ingelesezkoa

Bestalde, diseinu esperimentalaren, estatistikaren eta etika-kontuen arteko erlazioa liburu osoan nabarmentzen da, diseinu esperimentala biologia-ikerketen testuinguru zabalago batean kokatzen dela ziurtatzeko, eta askotariko adibideak erabiltzen dira teoria ikerketa aktiboan nola aplika daitekeen erakusteko.

Liburua bikaina da bizi-zientzietarako diseinu esperimentalaren inguruan nork bere kasa ikasteko, eskoletan lagungarritzat erabiltzeko edo ikerketa batean kontzeptu nagusi batzuk berrikusteko. Gainera, graduko ikasleei zuzendutako liburuen artean, bizi-zientzietarako diseinu esperimentala jorratzen duen bakarra da, eta, beraz, biozientzien irakaskuntzako funtsezko alderdi hori eskura jartzen duen aurrenekoa.

Liburua oraindik eskuragarri ez dagoen arren, Durango azokan salgai egongo da eta data horretarako baita UPV-EHUren Argitalpen Zerbitzuko webgunean ere:

http://www.ehu.es/argitalpenak/index.php?lang=eu

  • Izenburua: Diseinu esperimentala bizi-zientzietarako
  • Itzultzailea: Elhuyar Fundazioko Aiora Odriozola eta Nahikari Gabilondo
  • Hizkuntza-begiralea: Txipi Ormaetxea
  • Begirale teknikoa: Arantza Aldezabal
  • Tamaina: 19 x 24 cm.
  • Hizkuntza: Euskara
  • Prezioa: 24 euro (BEZ-a barne)
  • Orrialdeak: 186

 

Leave a comment

Please login to leave a comment.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...