Albisteak

Irla galduaren bila
Itsas nabigaziorako eta munduko mapek biltzen duten Pazifikoko hegoaldeko irla bat ez da existitu ere egiten

2012/11/26

4 iruzkin
bisita

Lurra aspalditik dugu bizitoki eta gizakiak gizaki denetik izan du berau esploratzeko jakin-nahi eta beharra. Mendeetan zehar kartografiak etengabe egin du aurrera gure planetaren adierazpen grafiko gero eta zehatzagoak egin bidean. Aurrerapen hau bereziki nabarmena izan da azken hamarkadetan, sateliteek lurrazala erresoluzio handiarekin (eta beldurgarriarekin?) xehatzeko aukera ematen dute. Hala ere, bada oraindik sorpresentzako lekurik, mapek Koral itsasoan kokatzen duten Sandy irla esaterako.


Irla galduaren bila
Sandy irla Koral itsasoan dago Google-en mapen arabera

Sandy irla Australia eta Kaledonia Berriaren arteko erdibidean dago mapen arabera. 26 kilometro luze, publikazio zientifikoetan aipatua izan da eta Google-en Maps eta Earth puntako mapa-sistemetan ere agertzen da. Ikerlari-espedizio bat bertatik igaro zenean, ordea, ez zuten itsaso urdin eta zabala besterik topatu.

Ikerketako partaide den Maria Seton-ek (Sydneyko Unibertsitatea, Australia) adierazi bezala, bazuten susmoa sorpresaren bat aurkitzekoa mapek Sandy irlari esleitzen zioten kokalekuan. “Gure nabigazio-mapek adierazten ziguten irlaren kokalekutik gertu itsasoak 1400 m-ko sakonera zuela. Arraro samarra iruditu zitzaigun irlatik hain gertu itsasoak halako sakonera handia izatea”. Bertaratzean, euren mapek adierazten zuten 1400 m sakon den itsasoa besterik ez zuten aurkitu ikerlariek, Sandy irlaren arrastorik ez.

Australiako Hidrografia Zerbitzuko bozeramalearen iritziz, Sandy irlaren existentzia giza erroreren baten ondorioa izan daiteke, bere garaian maparen batean sartu zena eta urtez urte mapa berrietara pasa dena. Koral itsasokoak ez dira trafiko handia duten urak eta halako toki urrunekotako mapetan akatsak aurkitzea uste baina ohikoagoa izan daiteke. Duela 30000 urte gizakiak egin zituen lehen mapetatik egundaino Lurraren argazki perfektuaren bila ibili gara. Bada oraindik ere zer zuzendu argazki horretan.

Iturria: BBC

Estekak

Informazio gehigarria (bideoa, ingelesez)

Comments (4)

  • Asier Uribeetxeberria

    Asier Uribeetxeberria

    26 November 2012 at 21:42 |
    Interesgarria notizia!!. beste informazio iturri batzuen arabera, Sandy irlaren agerpen/desagerpena mapen editoreek egina izan daiteke. Hau, beste editore batzuen kopiak ekiditeko egiten da. Mapa berrian mapa agertuz gero, zaharraren kopia dela adierazten da.

    reply

  • Mikel Irastorza

    Mikel Irastorza

    27 November 2012 at 09:52 |
    Ez nekien halako lehiarik zegoenik mapa egileen artean, zer eta akatsak nahita sartu? Bestalde, azkar ibili da Google bere mapetatik Sandy irla ezabatzen, orain zulo beltz txiki bat besterik ez da ageri bai Maps eta bai Earth aplikazioetan. Hori bai, erabiltzaile batek badu irla honetan ateratako argazki pare bat bertara igota, ez du meritu makala!

    reply

  • Antton Alberdi

    Antton Alberdi

    28 November 2012 at 17:37 |
  • Mikel Irastorza

    Mikel Irastorza

    29 November 2012 at 16:44 |

Leave a comment

Please login to leave a comment.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...