Albisteak

Kilometroz-kilometro ahoz-aho beharrean
Nekazaritza migrazio bitartez hedatu zela ondorioztatu dute Suedian

2012/04/28
Antton Alberdi
Iruzkinik ez
bisita

Aspaldidanik ezaguna da nekazaritza Ekialde Hurbilean sortu zela duela 10.000 urte inguru. Nekazaritza Europan nola hedatu zen, ordea, eztabaidagarriagoa izan da. Science aldizkarian berriki publikatutako lan batean, nekazaritza populazioen migrazio aktiboaren bitartez gertatu zela pentsarazten duen emaitzak lortu dituzte. Duela 5.000 urte Suedian bizi izan zen nekazari baten DNA aztertuta, Europa hegoaldeko populazioekin iparraldekoekin baino erlazionatuago dagoela ikusi dute. 


Kilometroz-kilometro ahoz-aho beharrean
Ikerketan aztertutako Ajvideko (Suedia) eskeletoaren argazkia | Iturria: AP

Neolitoa nekazaritzaren sorrerarekin batera hasi zen, eta Ekialde Hurbila izan zuen abiapuntu. Bertatik Eurasia osora hedatu ziren nekazal teknikak, eta munduko beste hainbat lekutan nekazaritza independenteki sortu zen arren -Ertamerikan, esaterako-, Europako nekazaritzaren jatorria Ekialde Hurbilekoa dela onarturik dago.

Gizaki nekazariek ehiztari-biltzaileekiko dituzten abantaila esanguratsuak medio, nekazaritza azkar hedatu zen Europan, baina hedatze horren mekanismoak ez daude garbi. Zenbait ikerlarik transmisio kulturalaren bitartez gertatu zela defendatzen dute; hau da, lehenagotik ere leku berean zeuden populazioak inguruko populazioengandik jaso zuten nekazal tekniken berri. Beste hainbatek, berriz, nekazal teknikak population migrazio aktibo bitartez hedatu zirela defendatzen duet. Nekazariak, maila teknologiko handiagoa izanik, gainerako populazioei gailendu zitzaizkien eta Europan zehar hedatu siren.

Suedian egindako ikerketa hau bigarren hipotesiarekin bat dater, duela 5000 urte bizi izan zen nekazari baten ahaide hurbilenak Txipren eta Sardinian aurkitu baitituzte; Mediterraneoko bi uhartetan, hain zuzen. Ingurune berean topatutako ehiztari-biltzaileak, berriz, ahaidetasun handiagoa dute egungo Finlandiarrekin.

Beraz, badirudi duela 5000 urte jatorri ezberdineko bi populazio bizi izan zirela Eskandinavian: hego jatorriko nekazariak eta ipar jatorriko ehiztari-biltzaileak. Nekazal teknikak kilometroz kilometro egindako migrazioen bitartez hedatu zirela dirudi, ahoz ahozko transmisio kulturalaren bitartez beharrean.

Iturria: www.nature.com

Leave a comment

Please login to leave a comment.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...